Eguzki-lore
|
|
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Carlina acaulis
|
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
Eguzki-lorea[1] (Carlina acaulis) landare loredunen espezie botaniko bat da, Asteraceae familiako Carlina generoko belarkara. Astalarra, basalarra edo kardalora izenak ere baditu. Eguzki-lorea 5 eta 30 zentimetro arteko altuera har dezake. 5 cm lore zuria izaten du. Abuztua eta urria artean loratzen dena. Mendian (1100 - 2400 m) bizi da.
Carlina acanthifoliak ere Eguzki-lore du izena.
[aldatu] Mitologia
Euskal Herriko mitologian eguzkiloreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkiaren irudia errepresentatzen zuen, horregatik antzinako siniskeren arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen, bestalde sorginkeri, aztikeri eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen. Gaur egun orandik baserri giroko leku askotan jarri ohi da. Siniskera horien arabera, eguzkilorearen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.
Siniskera hau orokorrean Mendebaldeko Europako herrialde askotan jasotzen da: adibidez, Pirinio mendietako bi alboetan, Aragoin bai eta Alpeetako eskualdean ere, betiere sorgin etra izaki gaiztoen inguruko babesle gisa. Aragoin Cardo de bruixas edo Cardo machico deitu ohi zaio, Alpeetako zenbait lekutan Alpeetako eguzkia ere deitzen zaio.
[aldatu] Iruditegia
-
Eguzkilorea Araitz bailarako ate batean.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera, bereizita idatzi behar da, marratxoarekin edo gabe. Beraz, eguzki-lore edo eguzki lore.