Donibane jaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donibane suaren gainetik jauzika

Donibane jaia[1] —edo, zenbait tokitako euskaran, San Joan festa edo sanjoanak— antzinako jatorria duen jai garrantzitsua da, ipar hemisferioan udako solstizioaren hasiera dela-eta ekainaren 24an ospatzen dena, bereziki Europan. Hala ere, udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, ekainaren 21a edo 22a izaten da. Jatorri paganoa duen antzina-antzinako tradizioa da, birsorkuntza-errituak biltzen dituena; Erdi Aroaz geroztik, San Joan Bataiatzailea kristau santuaren izena darama.

Donibane jaiko ekitaldi ezagunena Donibane sua da, hainbat aldaerekin, Donibane eguneko bezperako gauean piztu ohi dena, baina bestelako erritu eta ohiturak ere biltzen ditu. Euskal Herrian, esaterako, egun horretan iturri, putzu eta erreka batzuetako urez garbitzea, haietako ura edatea nahiz Donibane eguneko goizeko ihintza zapaltzea osasungarria dela sinetsi izan da.[2] Ohikoa da, halaber, etxeko atarian lizarraren, erramuaren eta elorri zuriaren adarrak jartzea, tximistatik babesteko.

Donibane izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane jaiko errituek jatorri paganoa dute. Gerora, Erdi Aroan, kristautasunak bereganatu egin zituen, sinkretismoaren bidez, eta San Joan Bataiatzaileari eskaini zion jaia. Santu haren izena, Erdi Aroko euskaran, Done Ibane zen; hortik dator Donibane izena.

Eskaintza horren arrazoia da San Joan Bataiatzailea Jesukristoren aitzindaritzat jotzen dutela kristauek. Hartara, Jesukristoren jaiotza neguko solstizioko jaian ospatzen zen, Eguberrian, eta San Joan Bataiatzailearena, berriz, udako solstiziokoan ospatzen hasi ziren. Egutegiko ziklo horrek ebanjelioen kontakizunean du jatorri: Elisabeth San Joan Bataiatzailearen ama haurdunaldiko seigarren hilabetean bisitatu zuen Ama Birjinak.[3] Hain zuzen, kristau tradizioan San Joan da jaioteguna ospatzen zaion santu bakarra. Horrela, Donibane jaia Eguberriekin parekatzen da: biek jaiotza eta birsorkuntza ospatzen dute. Bestalde, Donibane jaiko ur-errituak orobat loturik daude ebanjelioan kontatzen denarekin, kontakizun horren arabera San Joan Bataiatzailea izan baitzen Jesukristo urez Jordan ibaian bataiatu zuena. Suari buruzko erreferentziak ere badira: «fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da» predikatu omen zuen San Joan Bataiatzaileak.[4]

Jaiaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane jaia Oreretan: soka-dantza lizarraren inguruan.

Donibane jaietan ospatzen diren su eta landare errituek antzinatik Europako hainbat tokitan —bereziki, zelta tradizioa duten herrialdeetan— egiten diren ospakizunetan du jatorri. Irlandan, maiatzaren 1ean, Bealtaine suak pizteko ohitura dute, esaterako. Egun berean Europan egiten den Walpurgis gaueko ospakizunetan ere sua pizteko ohitura dute. Jai horiek paganoak dira, eta antzinaroan dute jatorri.

Herrietako jaiak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko herri gehienetan ospatu ohi da San Joan eguna. Horretaz gain, sanjoanak herriko jai nagusiak dira hainbat herri eta auzotan:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia, 66. araua («Santutegiko izen ohikoenak»): «Toponimian eta jaieguna izendatzeko, Donibane izena hobesten da: Donibane Garazi, Pasai Donibane, Donibane sua, Donibane jaia, tokian tokiko erabilerak baztertu gabe».
  2. Antxon Aguirre Sorondo: «San Joan gaua», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. (Euskaraz) Lukas, 1,5–2,52, www.biblija.net, 2012-05-07an kontsultatua.
  4. (Euskaraz) Lukas, 3-9, www.biblija.net, 2012-05-07an kontsultatua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donibane jaia

Euskal Herriko ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Josu Larrañaga: «San Joan bezpera».
  • «San Joan jaia», Hiru.com webgunean.(Euskaraz)
  • (Euskaraz) Joseba Aurkenerena: Donibane gaua eta udako solstizioa - 1 [1]
  • (Euskaraz) Joseba Aurkenerena: Donibane gaua eta udako solstizioa - 2 [2]
  • (Euskaraz) Joseba Aurkenerena: Jondoni Joane, sugeak eta apoak erre [3]
  • (Euskaraz) Joseba Aurkenerena: Sua eta udako solstizioa Euskal Herrian [4]

Europako ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]