Elisabet Klara Eugenia Austriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula

Elisabet Klara Eugenia Austriakoa (Segovia, 1566ko abuztuaren 12aBrusela, 1633ko abenduaren 1a), Espainiako infanta izan zen, Filipe II.aren eta bere hirugarren emaztea zen Isabel Valoiskoaren alaba, Herbeheretako erregina (15981621) eta Herbeheretako Gobernatzailea (16211633).

Biografia

Isabel Clara Eugenia Valsaíngo jauregian jaio zen, Segovian (Gaztela), 1566ko abuztuaren 12an. Aita Filipe II.a izan zuen eta ama, berriz, honen bere hirugarren emaztea zen Elisabet Valoiskoa. Amaren aldeko aitona-amonak Henrike II.a Frantziakoa eta Katalina_Medici izan zituen.

Juan Bautista Castaneok bataiatu zuen, gerora Urbano VII.a aita santua izango zenak, alegia. Horrela idatzi zuen Enrique Flórez fraideak infantaren 3 izenak esplikatuz:

« Lehenengoa amagatik jarri zioten (Isabel Valoiskoa), bigarrena jaiotzagatik eta hirugarrena, berriz, San Eugeniori zioten debozioagatik, haren gorpua, neurri handi batean Frantziako erregearen arreba zen Isabel Valoiskoari esker, Parisko San Dionisiotik Toledoraino ekarri baitzuten aurreko urtean. »

Bikote honen alaba zaharrena izanda, erregeak asko estimatzen zuen eta bere lanetan laguntzen uzten zion, dokumentuak gainbegiratu eta italieratik gaztelerara itzuli ere egiten zituelarik.

Frantziako tronurako hautagai

Isabel Clara Eugenia infanta

1589ko abuztuaren 2an Henrike III.a Frantziakoa hil zuten eta Filipe II.a Espainiakoak Frantziako koroa eskatu zuen bere alaba Isabel Clara Eugeniarentzat. Horrela, Henrike III.a Nafarroakoa higanotari jarri zitzaion aurrez aurre. Henrike II.a Frantziakoaren iloba zen ama aldetik eta Henrike III.a Frantziakoaren iloba, hau Isabel Valoiskoaren anaia baitzen eta oinordeko zuzenik gabe hil zen.

Baina, Frantzian Lege Salikoa zegoen indarrean eta Isabel Valoiskoak bere tronurako eskubideei uko egin zien Filipe II.a Espainiakoarekin ezkondu zenean. Espainiako erregearen mugimenduek kontrako efektua lortu zuten, Frantziako katoliko eta higanotak balizko errege atzerritar baten aurka batu baitzituen, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako tronuan eseriz eta hango erlijio gerrei amaiera emanez.

Herbehereetako gobernadore

Alberto Austriakoa eta Elisabet Klara Eugenia Herbehereetako errege-erreginak

1598an, Filipe II.a Espainiakoak Espainiarenak ziren Herbehereak eta Borgoinako dukerria eman zizkion Isabel Clara Eugeniari Alberto Austriakoarekin ezkondu behar zuenean, eremu haien errege-erregina bihurtuko zirelarik. Espainiako erregeak Herbehereetako altxamenduekin bukatu nahi zuen, Habsburgotarren adar bat bertan ezarriz.

1621ean, Alberto Austriakoa hil egin zen eta, bizirik zegoen oinordekorik ez zenez geratu, Herbehereak Espainiaren eskuetara itzuli ziren berriro. Isabel Clara Eugenia geratu zen han, gobernatzaile lanetan eta arrakastak -1625eko Breda hartzea- eta porrotak - 1629ko BBolduque edo 1632ko Maastricht galtzeak - izan zituen bere agintaldiaren zehar.

Iloba zuen Filipe IV.a Espainiakoak lagundu zion izebari hango gobernazioan 1633an hau hil zen arte.

Seme-alabak

Alberto Austriakoak eta Isabel Clara Eugeniak 3 seme-alaba izan zituzten, baina haurtzaroan hil ziren:

Familia

Aitona
Karlos I.a Espainiakoa
Amona
Elisabet Portugalgoa
Aitona
Henrike II.a Frantziakoa
Amona
Katalina Medici
Aita
Filipe II.a Espainiakoa
Ama
Isabel Valoiskoa
Elisabet Klara Eugenia Austriakoa

Oinordekotza


Aurrekoa
Filipe II.a Espainiakoa
Herbeheretako erregina eta Borgoñako kondesa (Alberto Austriakoaren ondoan)
15981621
Ondorengoa
Filipe IV.a Espainiakoa


Aurrekoa
Alberto Austriakoa eta Isabel Clara Eugenia (errege-erregina izan ziren)
Herbeheretako gobernatzailea
1621 1633
Ondorengoa
Francisco Moncadakoa

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet Klara Eugenia Austriakoa Aldatu lotura Wikidatan