Emden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Emden

 Saxonia Beherea
Emdengo udaletxxea
Emdengo udaletxxea

armarria

Izen ofiziala Emden
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Saxonia Beherea
Hiri barrutia
Alkatea Bernd Bornemann (SPD)
Koordenatuak 53°22′1″N 07°12′22″E / 53.36694°N 7.20611°E / 53.36694; 7.20611Koordenatuak: 53°22′1″N 07°12′22″E / 53.36694°N 7.20611°E / 53.36694; 7.20611
Emden non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Emden
Eremua 112,33 km2
Garaiera 1 m
Posta kodea 26721, 26723, 26725
Biztanleria 51.616 bizt. (2010)
Dentsitatea 459,5 bizt./km²
Matrikula EMD
http://www.emden.de

Emden Alemaniako Saxonia Beherea estatu federaleko hiri askea da. Estatuko ipar-mendebaldeko punta da eta Ems ibaiaren beste aldeko lurrak Herbehereei dagozkie. Berez Ekialdeko Frisiako hiri handiena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ezagutzen hiriaren fundazio data, baina jakina da gutxienez VIII mendetik aurrera existitzen dela. Hiri eskubideak 1495ean eman zizkion Maximiliano II.a enperadoreak. XVII mendean herbeheretatik inmigrante protestante ugari iritsi zitzaizkion eta hiria aberastu egin zen. 1744ean Prusiak hartu zuen.

Industrializazioa 1870 inguruan iritsi zen, papergintza eta ontzigintzaren eskutik, baina bultzada handiena Dortmund–Ems ubidearen eraikuntzak eman zion XIX mendearen bukaeran, Ruhr eremuaren itsasportu bihurtu baitzen Emden.

Bigarren Mundu Gerran bonbaketa latzak jasan zituen, larriena 1944ko irailaren 6an, alde zaharreko eraikinen %80a suntsitua gelditu zelarik. Aipatzekoa da hegazkin britainiarrek zibilen kontra jaurti zituztela bonbak, ontzitegiak kaltetu gabe utziz.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Emdenen ekonomiaren oinarria Volkswagen AG automobil lantegia da. Bertan Volkswagen Passat modeloa egiten dute. Bigarren jarduera nagusia ontzigintza da, Nordseewerke enpresaren eskutik.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emden ondorengo hiriekin dago senidetua:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Emden