Salzgitter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Salzgitter

 Saxonia Beherea
St. johannis.jpg

armarria

Izen ofiziala Salzgitter
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Saxonia Beherea
Hiri barrutia
Alkatea Frank Klingebiel (CDU)
Koordenatuak 52°09′0″N 10°20′0″E / 52.15000°N 10.33333°E / 52.15000; 10.33333Koordenatuak: 52°09′0″N 10°20′0″E / 52.15000°N 10.33333°E / 52.15000; 10.33333
Salzgitter non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Salzgitter
Eremua 223,96 km2
Garaiera 80-275 m
Biztanleria 102.394 bizt. (2010)
Dentsitatea 457,2 bizt./km²
Matrikula SZ
http://www.salzgitter.de

Salzgitter —antzina Watenstedt-SalzgitterAlemaniako ipar-mendebaldeko hiria da, Saxonia Beherean, Harzeko hiriaren iparraldean. Industria (altzairugintza, kimika-industria, ehungintza, tresneria mekanikoa) eta lurpeko aberastasunen (burdin eta potasa hobiak) ustiapena dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria oso zabala da, izan zere iparraldetik hegoaldera 24 kilometro hartzen baititu eta ekialdetik mendebaldera 19. Barnean du 275 metrotako garaiera duen Hamberg muinoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV mendean sortu zen Verpstedtetik gertu zeuden gatz meategien inguruan. Meategi hauek Gitter herrixkaren lurretan zeudenez horrela izendatu zen handituz joan zen herria. Brunswick-Lüneburgeko hauteslerriak eskuratu zuen XVI mendean. 1803an Prusia jabetu zen inguruaz eta Napoleondar Gerren ondoren Hanoverko Erresumak hartu zuen, Prusiaren inguruan mantendu bazen ere.

1937an burdin harria ateratzen hasi ziren eta eremu guztia hobeto administratu ahal izateko 1942an 28 herri elkartu eta Watenstedt-Salzgitter udalerri erraldoia osatu zuten naziek. Hiru kontzentrazio-esparru ere ezarri ziren bertan. Guzti honegatik Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen.

1951 urtean hiriaren izena sinplifikatu zen Salzgitter Hiria deituz. 1974ean herri berriak irentsi eta 31 barruti ditu orain hiriak. 1982an itxi zen azken burdin meategia.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salzgitter Aldatu lotura Wikidatan