Erramun Osa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erramun Osa

Alkate

Bizitza
JaiotzaZizurkil1964ko abuztuaren 22a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakEuskaltzain urgazleen zerrenda
Enplegatzailea(k)Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Ikastolen Elkartea
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: Erramun-Osa-Ibarloza

Erramun Osa Ibarloza (Zizurkil, Gipuzkoa, 1964ko abuztuaren 22) Euskaltzaindiko idazkariordea da. Zizurkildarra da jaiotzez, ondarroarra bizitza gehiena han egin duelako,[1] eta 2019ko ekainetik Garaiko alkate da (EAJ-ko zerrendaburu izan zen udal hauteskundeetan)[2].

AEKko arduraduna izan zen hamar urtez, gero 2001etik aurrera Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko hizkuntza arduraduna, eta 2007-2009 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria.[3]

Euskaltzaindia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011an Euskaltzaindiko idazkariorde izendatu zuten[3] eta Euskaltzain urgazle 2013ko otsailaren 22an. Batzorde hauetako kide izan da: Sustapena (2003-), Argitalpena (2011-), Euskera (aldizkaria) agerkaria (2011-) eta Informazio eta Komunikazioaren teknologiak (2013-).

Zenbait idazlan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erramun Osa (elkarlanean). Zenbait orientabide erregistroen trataeraz. 2008.

Bestalde, Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 140 lan baino gehiago erakusten ditu.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia, Plazaberri. (2016). «Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariorde berria da» Plazaberri (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  2. «[ARGAZKI GALERIA Durangaldeko herri denetako udal eraketen irudiak - Durangaldea»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  3. a b «Erramun Osa, Euskaltzaindiko idazkariorde» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-10-30).
  4. Erramun Osaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>170 produktu).

Kanpoko lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]