Garai
- Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Garai (argipena).
|
Garai |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Garai | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Durangaldea |
||
| Alkatea | Gonzalo Sarrigoitia Oregui (HT) | ||
| Herritarra | garaitar | ||
| Koordenatuak | 43°11′41″N 02°36′35″W / 43.19472°N 2.60972°WKoordenatuak: 43°11′41″N 02°36′35″W / 43.19472°N 2.60972°W | ||
| Eremua | 7,12 km2 | ||
| Garaiera | 300 m | ||
| Distantzia | 40 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48.200 |
||
| Biztanleria | 342 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 48,03 bizt./km² | ||
Garai Bizkaiko ekialdean dagoen udalerri txikia eta landa-ingurunekoa da, Durangaldean kokatuta dagoena, Oiz mendiaren magalean, 7,12 Km2ko azalera batekin eta 342 biztanle (2012) Eliza bi ditu gaur egun, San Juan eta San Migel,(nahiz eta sasoi baten bakoitzak bestearekin zerikusikurik ez izan) eta baseliza ugari auzoetan zabaldurik. Santa Katalina, birjina ta martiria, Duñaiturriko etxeak eraikitako baseliza bat dugu Goierriko auzoan. Momoitioko Juan Bataiatzaile Deunaren baselizan, Momoitio auzoan,2009an IX. mendeko nekropolis interesgarri bat konpondu zuten. Nekropolis hau,1982tik 1985 bitartean argitaratu zuten, Iñaki Garcia Camino arkeologoaren zuzendaritzapean, eta berriz estalia. 2009. urtean, "Aostarri proiektua" burutu zuen Gerediaga elkarteak eta Garaiko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiako Kultur sailaren laguntzarekin. IX eta X. mendeko hilarriak konponduak izan ziren eta basekiza inguruan sasoi hartan aurkitzen ziren bezala jarriak. Bernat Vidal, Abadiñoko argin ezagunaren laguntzarekin, baseliza barruan 1981ean aurkitu ziren hilarriak konpondu eta kanpoko aldeko nekropolisean jarriak izan ziren. Honez gain, sakristiako bi leiho egokitu ziren, argazki eta erreprodukzio batzuekin, ikusleek nekropolisaren garrantzia ikus eta ezagutu zezaten. Baseliza barruan Udalak gordetzen zituen hilarri eta arkeologi aztarnak ikus ditzakegu argi sensore batzuen bidez.
Aztarna hauen ikerkuntza oinarrizkoa izan da Bizkaiko eta Euskal Herriko erdi aroko historia ezagutzeko, Europako Unibertsitateentzat oinarri bihurtuz, Gerediaga Kultur Elkartearen esanetan.
Euskal Herriko herri gehienetan bezala, urteko sasoi desberdinetan jaiak ospatzen dira, Santiagoren omenez egiten direnak garrantzitzuenak izanik. Jai hauetan, herriko dantzari talde ospetzuak "Gernikako arbola dantza", "Dantzari dantza" eta "Agintariena" deitutako dantza ezagunak egiten ditu.
Aipatzekoa da, baita, Goierriko auzoan, Etxeita baserri ondoan dagoen artea. Arbola hau oso ezaguna da inguruetan bere zabalera eta adinagaitik eta Eusko Jaurlaritzak arbola babestuen tartean sartu du. Kondairaren esanetan, bere azpian 300 ardiko artaldea sar dezake.
Bizkaiko beste toki batzuetan bezala, Garain oso ohikoak ziren sasoi baten "garaiak" (" garaidxek" Durangaldeko euskeraz) deituriko nekazal eraikinak. Gaur egun ere, hauetariko bat ikus dezakegu osorik Etxeita baserriaren ondoan. Eraikin hau oso interesgarria eta baliotsua da herri arkitektura ikerleentzat.
Eduki-taula |
Mugakideak [aldatu]
Ipar eta ekialdean Berriz, mendebaldean Iurreta eta hegoaldean Abadiño mugakide ditu.
Historia [aldatu]
Durangoko Merinaldearen barruan egon zen Erdi Aroan, eta garai hartan San Miguel de Garay izena hartu zuen eta bi auzotan banatuta zegoen. Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira historian zehar jarduera tradizionalak, eta beste garai bateko lekuko dira gaur egun arte iritsi diren baserri multzo ederra.Durangoko merindadeko Biltzarretan (Gerediaga)6. jarlekua izan zuen. Garain kokatzen da, ustez, Juan de Garay konkistatzailearen eta Paraguayko Gobernadorearen jaiotetxea, XIX. mendean Garay-goitia deitua. 1704ko ekainaren 28an, Bizkaiko Biltzar Nagusiek Jaurerriko diru kostuak banatzeko agindutako zentsoan, 36 etxebizitza agertzen ziren
Aro garaikidean, aipatzekoa da 1966ko maiatzaren 1ean ETAren komando batek, Xabier Zumalde "el cabra" Zornotzako militante historikoa buru zelarik, egindako ekintza sinbolikoa. frankismo gorrian, ikurrina herriko leku ikusgarrian paratuz eta ordu batzuetan herria, armaz, beraien menpe izanik. Euskal bandera publikoki eta klandestinoki plazaratu zen lehenengo aldietakoa izan zen hura. (Ref: Mi lucha clandestina en ETA, Javier Zumalde, Status ediciones, 2004)
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 403 | 406 | 407 | 422 | 431 | 411 | 377 | 359 | 282 | 235 | 256 | 252 | 289 |
Ondarea [aldatu]
- Migel Deuna eta San Joan bataiatzailearen parrokiak.
- Katalina Deuna eta Momoitioko San Joan bataiatzailearen baselizak, azken honen ondoan antzinako nekropolia dagoelarik.
- Baserriak: Aiartza Goena, Aiartza Barrena, Aiartza erdikoa, Aiartza Goitia, Aldatza, Arroita ganekoa, Askaiturrieta, Barraikua,Bekoetxea, Bekoetxea errota,Beratua azpikoa, Beratua, erdikoa, beratua goena, Duina beitia (Duñabeitia), Duinaiturri, Emaldia, Etxebarria, Etxeita, Etxeitabehe, Etxetxuaga, Garai andia, Garai goitia, Guzurmendi, Ikastoikua, Landabarrena, Lazpita, Mailukitza, Milikua, Milikua bizkar, Momoitio azpikoa, Momoitio ganekoa, Oar azpikoa, Oar ganekoa, Orubeta, Otokoa, Potoko, Ugalde, Urien azpikoa, Urien ganekoa, Urresti, Zelai bizkar (solabizkar), Zelai garai (solagarai)eta Zelai
Garaitar ospetsuak [aldatu]
- Valentin Zubiaurre (Garai, 1837 - Madril, 1914): Musikagilea.
- Pedro Hilarion Sarrionandia (Garai, 1865 - Zornotza, 1914): misiolaria, amazigeraren gramatikaren egilea.
- Ramon Zubiaurre (Garai, 1882- Madril, 1969: Margolaria.
- Pilar Zubiaurre (Garai, 1884- Mexiko, 1970): Idazlea, feminista, Mexikoko erbestean hilda.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Garairi buruzko informazioa Durangaldeko webgunean
- (Euskaraz) Herriko albisteak "Anboto" hedabide digitalean