Eskriba eseria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskriba eseria, Parisko Louvre Museoan erakutsia
Eskriba eseriaren aurpegiaren xehetasuna

Eskriba eseria, Louvreko eskriba eseria bezala ere ezaguna, Egiptoko V. dinastiako eskulturaren estatuarik esanguratsuenetako bat eta Egiptoar zibilizazio osoko ospetsuenetako eta hobekien kontserbatuenetako bat da. K. a. 2480 eta K. a. 2350 bitartean zizelkatua izan zen.

Egipto gere garairik loriatsuenean zegoen eta piramideen eraikuntza alde batera utzi zen garai batean egin zen: artisauek zelai gehiago hartzen dituzte, hilobi eta tenpluek arkitektura konplexuago bat dute, eta artea objektu txikiagoetaz arduratzen da, eguneroko bizitza irudikatuz. Eskribak, estatu biziki zentralizatuan ezinbestekoak direnak, sarri irudikatuak dira.

Lanaren azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatua hau, Saqqarako nekropolian aurkitu zen, Niloren mendebaldeko ibarrean dagoena, antzinako Menfis hiriaren parean, Egiptoko Antzinako Inperioaren hiriburua izan zena, eta, uste denez, administrazioko maila altuko funtzionario bat irudikatzen du. Hilobi batetako gurtza kaperan jarria, estatuak, zeremonietan parte hartzen zuen eta hildakoarentzako ofrendak jasotzen zituen, eta, ondorioz, hil funtzio bat zuen.

Artistak, eskriba eserita eta hankak gurutzatuta zegoela eta hauen gainean luzatutako papiro bat duela idazten ari zen bitartean irudikatu zuen, eskriba bezala bere lana egiteko zorian dagoen bitartean, ondorioz, eskuan kalamu bat duelarik. Janzki gisa, shenti bat darama, non papiroa jartzen duen.

Kareharriz, harkaitz beiraz, kobrez eta magnesioz egina, bere aurpegia adi dago, eta bere begirada, bizia da; gorputzaren zati hau oso errealista da, masailgainak nabarmentzen dira eta masailak hutsik daude, begiek xehetasun ugari dituzten bitartean. Eskuak, xehetasunari nolabaiteko arreta jarriz zizelkatuak daude. Bere postura pixkat hieratikoa da, eta bere jarrera, zurruna. Forma ugari ditu, sabelaldean, bere loditasuna nabarmentzen dutenak. Bere kontserbazio egoera onak, antzinako polikromia ikustea ahalbidetzen du, kolore ezberdinen erabilpenarekin.

Antzinako Inperioko eskultura, jarrera nahiko hieratiko bategatik bereizten zen; eta, beraz, nahiko bitxia da lan honen errealismoa eta eskribaren loditasunaren irudikapena. Ez ohikoa da, baita ere, bere lana egiten ari dela irudikatzea. Errealismoaren beste xehetasun bat, begiak dira, oso xehetuak.

Gaur egun, estatua, Louvreko Museoan dago, Parisen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]