Etxabarriko bentaren gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Lehen Karlistadako guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Etxabarri.
Etxabarriko bentaren gudua
Iparraldeko frontea – Lehen Karlistada
Data 1834ko urriaren 28a
Lekua Etxabarri Urtupiña  Araba
42°52′05″N 2°30′02″W / 42.86806°N 2.50056°W / 42.86806; -2.50056
Emaitza Karlisten garaipena
Gudulariak
Flag of Cross of Burgundy.svg Karlistak Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Isabelinoak
Buruzagiak
Tomas Zumalakarregi Joaquín de Osma
Indarrak
 ? 3.000[1]
Galerak
 ? 500 erori, 450 preso[1]

Etxabarriko bentaren gudua 1834ko urriaren 28an Etxabarri Urtupiña inguruan gertatu zen gudua izan zen.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dulantziko guduan porrota izan ondoren, berrehun eta berrogeita hamar soldadu isabelino inguru bere buruzagiekin batera batera mantendu eta alde egitea lortu zuten. Azkar, gudu-zelaitik hiru kilometrotara dagoen Arrietara heltzea lortu zuten eta elizaren barne sartu eta gua osoan zehar karlisten jazarpenari jarki zioten[2].

Berria gauean ere Gasteiza heldu eta hurrengo egunean Osmak soldadu hauek arriskutik onik ateratzeko espedizioa egin zuen. Zumalakarregik bazenekien liberalak etorriko zirela eta orografia aprobetxatuz, segada prestatu zuen. Horretarako Arrietan dagoen sakonunetik atera eta Dalloko muinoetan kokatu zituen bere tropak.

Osmak muinoen hegoaldeko malda besterik ez zuen ikusten, malda aldapatsua hain zuzen ere eta tropa gutxi kokatu zituen bertan. Iparraldekoa, berriz, aldekoa zen oso eta karlistek hori aprobetxatu zuten. Muinoak harresi baten moduan funtzionatu ziren eta hori aprobetxatuz erraz hartu zituzten etsaien kokaguneak.

Tropak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osmaren tropek O'Doyleren dibisioi ohia zituen barnean, hau da:

  • Erreginaren 2. errejimentua
  • Karabineroen 1. eta 2. errejimentuak
  • Bujalanceren batailoia

Gainera, liberalek gudaroste hauek ere bazituzten:

  • San Fernandoko batailoia
  • Artilleria-pieza bi
  • 100 zaldun inguru

Karlistek, berriz, gudaroste hauek zituzten:


Guduaren ordena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BrújulaN.svg
         ^^(1)^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^
         _____(2)___________________________________________________________________
         
                                                                                                                                                              
                                                          ^^^^(4)^^^^^^^(3)^^^^^^^^^
         ===(5)===========(6)==========================(7)====(8)===================
                                                  
                                                                 (9)           (10)
                                                                         
                                                                     (11)         (12)
         ^^(13)^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^^

(1) Lizarrate mendatea. (2) Zadorra ibaia. (3) Dalloko muinoak. (4) Dalloko muinoen bidea (5) Gasteiz-Iruñea errege-bidea (6) Gasteiz. (7) Quilchano gaina. (8) Etxabarriko benta. (9) Etxabarri Urtupiña. (10) Arrieta. (11) Dulantzi. (12) Txintxetru. (13) Andiako mendilerroa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b William Walton, The Revolutions of Spain, from 1808 to the End of 1836 (R. Bentley, 1837), 310.
  2.   Zayas y de la Vega, Joaquín (1870), Relación del desgraciado combate de Alegría, defensa del pueblo de Arrieta y retirada a Vitoria por Maeztu, desde el 27 de Octubre al 1º de Noviembre de 1834. Madrid 26 de Abril de 1870. Publicada en la sección de Adiciones del tomo VI de la Historia de la guerra civil y de los partidos liberal y carlista escrita por Antonio Pirala, Madril .