Eurokomunismo
Wikipedia(e)tik
Santiago Carrillo, eurokomunismoaren bultzatzaileetako bat (2006).
Eurokomunismoa Europako hego-mendebaldeko alderdi komunista batzuek (Italia, Frantzia eta Espainiakoek nagusiki) estatu kapitalista aurreratuenetan bultzatu nahi izan zuten dotrina politikoa da, Sobietar Batasunaren eredu komunista ontzat jotzen ez zuena. Eurokomunismoaren arabera, sozialismorako bidean, sistema kapitalistaren barne-kontraesanak sakondu eta gizarte zibilaren oinarri demokratikoak sendotu behar ditu langileriak eta, demokrazia burgesak eskaintzen dituen hauteskundeen bidez, aginpidera heldu. Eurokomunismoa 1970. urteetan zabaldu zen Europako hego-mendebaldeko alderdi komunistetan, Enrico Berlinguer buruzagi komunista italiarrak bultzatuta, eta 1982. urtetik aurrera gainbehera hasi zen taktika politiko gisa.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.