Ezki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezkiak izendatzeko euskara baturako onartu ez diren euskalki edo hizkera batzuetan erabilitako beste hitz batzuk: erki.
Ezkiak
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Malvales
Familia: Malvaceae
Espeziea: Tilioideae
Generoa: Tilia
L.
Espezieak

30 inguru; ikus testua

Ezkiak 30 espezie inguru dituen Tilia generoko zuhaitzak dira, jatorriz Ipar hemisferioaren alde epeletakoak, Asiakoak (bertan espezie kopuru handiena aurkitu ahal dela), Europakoak eta Ipar Amerikaren sortaldekoak; ez dira agertzen Ipar Amerikaren sartaldean. Cronquist sailkatze sistema zaharraren arabera, genero hau Tiliaceae familian sartzen zen, baina Angiospermen Talde Filogenikoan egindako ikerketa genetikoen ondorioz gaur egun Malvaceae familian sartzen da.

Tilia generoko landareak orri jauskorreko zuhaitzak dira, 20-40m altu izan daitezkeenak, oblique-cordate eta 6-20cm zabal diren orriekin; Iparreko lur epeletan bizi dira. Espezien kopurua ez da zehatza, espezie gehienak hibridoak erraztasunez sortzeko gauza direlako, bai hazten direnean eta bai berez sortzen direnean; hurrengo zerrendan gehienek onartutako espezie gehienak sartu dira.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hibridoak eta kultibokoak
  • Tilia x euchlora (T. dasystyla x T. platyphyllos)
  • Tilia x europaea Ezki arrunta (T. cordata x T. platyphyllos)
  • Tilia x petiolaris (T. tomentosa x T. ?)
  • Tilia 'Flavescens' (T. americana x T. cordata)
  • Tilia 'Moltkei' (jatorri ezezaguneko hibridoa)
  • Tilia 'Orbicularis' (jatorri ezezaguneko hibridoa)
  • Tilia 'Spectabilis' (jatorri ezezaguneko hibridoa)

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezki hostoak

Zuhaitzek lore lurrintsu eta nektar kopuru handidunak ematen dituzte, medikuntzarako erabilitako ezki-lorea. Garrantzi handiko landareak dira erle zaintzaileentzat eztia ekoizterakoan, haiengandik sortzen den eztia zurbila baina zapore handikoa da. Lorekin ezki-ura ere atontzen da. T. cordata da medikuntzarako gehien erabiltzen den espeziea; konposatu aktiboko kopuru handiak dituelako. Orri gazteak eta orrien begiak jangarriak dira. Lepidoptero batzuen larbek ezkien orriak jaten dituzte, beste batzuen artean Lime Hawk-moth, Buff-tip eta Coxcomb Prominent espezieetakoak.

Ezkien zura biguna eta lantzeko erraza da. Merkataritzan basswood legez ezagutzen da, batez ere Ipar Amerikan.

Ezkiaren hur txikiak jangarriak dira.

Ezkia Sloveniaren herri-ikurra da; bertan lipa deitzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezki Aldatu lotura Wikidatan