Viljandi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Viljandi

Viljandi
bandera

armarria

Estatua EstoniaEstonia
Konderria Viljandi
Koordenatuak

58°20′N 25°35′E / 58.333°N 25.583°E / 58.333; 25.583Koordenatuak: 58°20′N 25°35′E / 58.333°N 25.583°E / 58.333; 25.583

Viljandi non dagoen adierazten duen Estonia-ko/-go/-eko mapa
Viljandi
Eremua 14,62 km²
Biztanleria 19.150 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.309,85 bizt./km²
http://www.viljandi.ee

Viljandi (alemanez: Fellin; polonieraz: Felin) Estonia hegoaldeko hiri bat da, Viljandi konderriko hiriburua. Hiri ederra izateaz gain, kultura-ondare aberatsa dauka.

14,6 km²-ko azalera dauka Viljandik; 2010. urtean 19.150 biztanle zituen, Estoniako seigarren hiririk handiena biztanleriari dagokionez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agirietan 1283. urtean jaso zuten lehenengoz Viljandiren berri, Gilen Endorpekoak hiri-izaera eman zionekoa. Herria bera lehenagotik ere bazen: 1211. urtean, alemanek, letoniarrek eta livoniarrek osatzen zuten armadak Viljandiko estoniarren gotorlekua setiatu zuten. 1223. urtean Ezpataren Anai Livoniarrek gotorlekua eskuratu zuten, estoniarrei eta errusiarrei kenduta. Hurrengo urtean gotorlekuaren beste aldean gaztelua eraiki zuten: eskualde Baltikoko gaztelurik handienetarikoa zen: hurrengo mendeetan moldatzen joan ziren, zaharberrituz eta berreraikiz.

Viljandi Hansako Ligan sartu zen XIV. mende hasieran, eta gaur egun ere, Ligako Estoniako bost udalerrietariko bat da.

1783. urtean, Iparraldeko Gerra Handiaren ostean, errusiarrek hiriari autonomia kendu zioten, eta Viljandi barruti bihurtu zuten. Garrantzia hartzen hasi zen, bai politikoki, bai ekonomikoki: eskulanak, merkataritza eta kultura sustatu zituzten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viljandi Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]