Ferdinand Marie Lesseps

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ferdinand Marie Lesseps

Ferdinand Marie Lesseps (Versailles, Frantzia, 1805 - La Chênaie, Indre, Frantzia, 1894) diplomatikoa izan zen Frantziako estatuaren zerbitzura. Malagan eta Bartzelonan kontsul izan zen. Suezko ubidea eraikitzeko proiektua egin zuen (1832), eta eraiki zuen konpainia ere sortu zuen. Panamako ubidea eraikitzeko ardura zuen konpainiaren lehendakaria izan zen, baina proiektu hura alde batera utzi behar izan zuen arazo politikoak eta ekonomikoak zirela eta. Frantses Akademiako eta Frantziako Zientzien Akademiako kide izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Marie Lesseps Aldatu lotura Wikidatan