Anatole France

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anatole France
Anatole France
Datu pertsonalak
Izen osoa Anatole François Thibault
Jaio 1844ko apirilaren 16a
Paris (FrantziaFrantzia)
Hil 1924ko urriaren 12a
Saint-Cyr-sur-Loire (FrantziaFrantzia)
Sinadura Signature Anatole France.gif

Anatole France, izen osoa Anatole François Thibault, (Paris, Frantzia, 1844ko apirilaren 16a - Saint-Cyr-sur-Loire, Frantzia, 1924ko urriaren 12a), idazle frantziarra izan zen.

1881ean egin zen ezaguna Le crime de Sylvestre Bonnard eleberriari esker, 1896an Frantziako Akademiako kide izendatu zuten, eta 1921ean Literaturako Nobel saria irabazi zuen. Haren eleberri, kontakizun eta poemek adimen argia, sentikortasun fina eta kultura oparoa erakusten dute. Idaztiak historian (Les dieux ont soif, 1912), elezaharretan (Thaïs, 1890) eta bere garaiko bizitzan (L´Orme de mall, 1897) oinarrituta daude, eta kultura frantsesaren bilduma gisako bat dira. Aurrerakoia zen (Vers les temps meilleurs, 1908); askatasunaren eta justiziaren aldeko (Crainquebille, 1901) izan zen. Lan batzuetan ausart agertu zen (La révolte des anges, 1914); besteetan, berriz, umore mingotsa erakutsi zuen (L´île des pingouins, 1908), eta areago xamurra, haurtzaroko bizitza gogoratzean (Le livre de mon ami, 1885).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anatole France Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]