Fernando Arrabal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fernando Arrabal
Fernando Arrabal
Datu pertsonalak
Izen osoa Fernando Arrabal Teran
Jaio 1932ko abuztuaren 11
Melilla (Espainia)

Fernando Arrabal Teran (Melilla, Espainia, 1932ko abuztuaren 11) espainiar idazle eta zinegilea da, batez ere bere antzezlanengatik ezaguna, 1955etik Frantzian erbesteraturik bizi dena. Gaztelaniaz idazten du, nahiz eta lan asko frantsesez lehen aldiz argitaratuak izan. Bai bere lanetan eta bai bere agertze publikoetan estetika adeigabea lantzen du.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ciudad Rodrigon (Salamancako probintzia) ikasi zuen idazten eta irakurtzen, hamar urte zituela talentu apartekoen sari nazionala lortu zuen eta Madriden egin zituen unibertsitate ikasketak.

Haurra zela, bere aitaren desagerketa misteriotsua sufritu zuen: hiltzera zigortua zegoela ihes egin zuen honek. Trauma hau dela eta, Vicente Aleixandrek idatzi zuen bezala, Arrabalek transmititzen duen jakintza bere artearen materia beran dagoen argi moralak tindatzen du.

Zazpi film zuzendu ditu. Hamalau eleberri eta hainbat olerki liburu eta saiakera argitaratu ditu. Bere lana hizkuntza askoetara itzulita izan da. Bere Eskutitza Franco jeneralarentzat, diktadorea oraindik bizirik zegoela argitaratua, oihartzun ikaragarria izan zuen. Alejandro Jodorowski eta Roland Toporekin, 1963an Panique taldea sortu zuen.

1997an bere antzerki lan guztien bilduma argitaratu zen, bi liburukitan. Prosari dagokionez, 1996an Carta a José María Aznar argitaratu zuen eta 1997an Un esclavo llamado Cervantes. 1998an Ceremonia por un teniente abandonado eleberria argitaratu zuen; bertan, fikzioa eta errealitatea nahasiz, bere aitaren biografia egiten du, Fernado Arrabal tenientea. 2000. urtearen hasieran hurrengo eleberria kaleratu zuen, Levitación, mistiszismo eta erotismoa nahasten dituen bakarrizketa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Arrabal Aldatu lotura Wikidatan