Alejandro Jodorowsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro Jodorowski» orritik birbideratua)
Alejandro Jodorowsky

Bizitza
JaiotzaTocopilla1929ko otsailaren 17a (95 urte)
Herrialdea Txile
 Frantzia  (1996ko apirilaren 22a -
BizilekuaParis
Talde etnikoaJuduak
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaJaime Jodorowsky Groismann
AmaSara Felicidad Prullansky Arcavi
Ezkontidea(k)Bernardette Landru (en) Itzuli  1971)
Valérie Tremblay (en) Itzuli  1982)
Pascale Montandon-Jodorowsky (en) Itzuli  (2003 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea
(1947 - 1950) : filosofia, Psikologia
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, film-zuzendaria, antzerkigilea, gidoilaria, film-muntatzailea, zientzia-fikzio idazlea, filosofoa, poeta, antzerki zuzendaria, Mimoa, aktorea, musikagilea, komiki gidoilaria, artista, txotxongilolaria, eskultorea, saiakeragilea, margolaria, marrazkilaria, errealizadorea, zinema ekoizlea, comics creator (en) Itzuli, komikigilea eta penciller (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris eta Txile
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZinemako Arte eta Zientzien Akademia
Mugimenduasurrealismoa
Abangoardismoa
Izengoitia(k)Jodo
Genero artistikoazientzia-fikzioa

IMDB: nm0423524 Allocine: 11724 Allmovie: p96113
Facebook: alejandrojodorowsky Twitter: alejodorowsky Musicbrainz: 5a7ac986-0e4b-4223-ab54-d3a1878c9de2 Discogs: 1058919 Edit the value on Wikidata

Alejandro Jodorowski (Tocopilla, 1929ko otsailaren 17a) txiletar zinema- eta antzerki-zuzendaria da. Fernando Arrabal antzerkigilearekin eta Roland Topor pintorearekin batera, Burlesque antzerki taldea (1962) —gero Panique izango zena (1964-1965)— sortu zuen Parisen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Santiagon. Pailazo eta antzezle gisa hasi zen lanean, eta txotxongilo- eta mimo-konpainia bat sortu zuen.

1953an Parisera joan zen Marcel Marceaurekin ikastera. Garai hartan idatzi zituen El fabricante de máscaras (Maskara egilea) eta La jaula (Kaiola).

1965ean Mexikora joan eta hamar urtez egon zen bertan. Garai hartan egin zituen muntaketak iskanbila handien iturri izan ziren kulturaren munduan, oso urratzaile eta abangoardistak zirelako. Beckett, Shakespeare, Ionesco eta Strindbergen testuak eta paniko famatuak erabili zituen muntaia horietarako.

Producciones Pánicas bere ekoizpen-enpresarekin zenbait film egin zituen: Fando y Lis (1968, Fando eta Lis), El topo (1970, Satorra), La montaña sagrada (1972, Mendi sakratua) eta Santa sangre (1989, Odol santua). Bere zenbait filmetan, gainera, antzezle, musikagile eta gidoigile gisa parte hartu du. Nobelak (El paraíso de los periquitos, 1984; El dedo y la luna, 1987; El niño del jueves negro, 1999) eta poesia (Poesía sin fin, 2009) ere idatzi ditu.

1974. urtea geroztik, Parisen bizi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]