Fionia
Wikipedia(e)tik
Fionia (danieraz Fyn) Danimarkako bigarren uharterik handiena da. Uharteak 445.000 biztanle eta 2.984 km² ditu. Gaur egun Syddanmark eskualdean dago baina, 2006 arte, bere barruti propioa zuen.
Fioniako hiri nagusia Odense da (166.305 biztanle), Hans Christian Andersenen jaioterria. Bigarren hiri handiena Svendborg da (27.318). Gainontzeko hiri batzuk Nyborg, Ærø, Kerteminde, Fåborg, Assens, Middelfart eta Bogense dira, denak kostaldean kokatuak.
Uhartetik Jutlandiara pasatzeko badaude 1930eko hamarkadan automobil eta trenentzako eraikitako zubia eta 1970eko hamarkadan eraikitako zubi esekia. Seelandiara joateko, berriz, Storebæltsbroen izeneko zubi esekia dago.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Odense hiria.
- Fioniako herrixka, Odensen.
- Egeskov gaztelua, Kværndrupen.
- Hvedholm gaztelua, Faaborgen.
