Frantziako Laugarren Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:18, 25 urtarrila 2016
Frantziako Errepublika
République française
1946 – 1958
Errepublika
Frantziako bandera

Frantziako armarria

Geografia
HiriburuaParis
Kultura
Hizkuntza(k)frantsesa
ErlijioaErlijio ofizialik gabe
Historia
Hasiera1946
Bukaera1958
Aurrekoa
Frantziar Errepublikaren behin-behineko gobernua
Ondorengoak
Frantzia
Aljeria

Frantziako Laugarren Errepublika (frantsesez: La Quatrième République) Bigarren Mundu Gerra eta 1958 artean Frantzian izandako gobernu errepublikarra izan zen. Hirugarren Errepublika ordezkatu zuen eta, nolabait, arazo berak pairatu zituen. Frantziak 1946ko urriaren 13an Laugarren Errepublikako Konstituzioa onartu zuen.

Orduko Frantziak garapen ekonomiko izugarria izan zuen eta gerra osteko industriaren bilakaera horrek Europako Batasuna finkatu zuen. Nahiz eta gobernua sendotzeko saiakerak egin, gerra baino lehenagoko ezegonkortasun politiko bera jasan izan behar zuen. Gainera deskolonizazioak arazo berriak eman zizkion. Arazo guzti hauen emaitzak errepublikaren kolapso eta erreferendum batek legezkotzat jo zuen coup d'état izan ziren, 1958ko urriaren 5ean Bostgarren Errepublika sortu zutenak[1].

Lehen Ministroak

Frantziako Laugarren Errepublikaren Lehen Ministroak
Izena Agintaldiaren hasiera Alderdia
Paul Ramadier 1947ko urtarrilaren 22a SFIO
Robert Schuman 1947ko azaroaren 24a MRP
André Marie 1948ko uztailaren 26a Radical
Robert Schuman 1948ko irailaren 5a MRP
Henri Queuille 1948ko irailaren 11a Radical
Georges Bidault 1949ko urriaren 28a MRP
Henri Queuille 1950eko uztailaren 2a Radical
René Pleven 1950eko uztailaren 12a UDSR
Henri Queuille 1951ko martxoaren 10a Radical
René Pleven 1951ko abuztuaren 11a UDSR
Edgar Faure 1952ko urtarrilaren 20a Radical
Antoine Pinay 1952ko martxoaren 8a CNIP
René Mayer 1953ko urtarrilaren 8a Radical
Joseph Laniel 1953ko ekainaren 27a CNIP
Pierre Mendès-France 1954ko ekainaren 18a Radical
Edgar Faure 1955eko otsailaren 23a Radical
Guy Mollet 1956ko urtarrilaren 31a SFIO
Maurice Bourgès-Maunoury 1957ko ekainaren 12a Radical
Félix Gaillard 1957ko azaroaren 6a Radical
Pierre Pflimlin 1958ko maiatzaren 13a MRP
Charles de Gaulle 1958ko ekainaren 1a UNR
1959ko urtarrilaren 8a

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziako Laugarren Errepublika Aldatu lotura Wikidatan
  1. Crozier, Brian; Mansell, Gerard. (1960). «France and Algeria» International Affairs 3 (36): 310.  doi:10.2307/2610008..


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.