Georges Bidault
Wikipedia(e)tik
Georges-Augustin Bidault (Moulins, Frantzia, 1899 - Kanbo, Lapurdi, 1983) frantses politikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Erresistentziako buruzagi izan zen, eta Erresistentziaren Nazio Kontseiluko lehendakari izendatu zuten 1943an. Gerraren ondoren, garrantzi handiko politikari bihurtu zen, eta hainbat karguren ardura izan zuen. Oposiziokoa egin zen 1954an, eta Algeria frantses izatearen aldeko sutsuenetako bat bihurtu zen. Estatu-segurtasunaren aurkako konplot bat antolatu izana leporatu zioten. Brasilera alde egin zuen, Bruselara ondoren, baina Frantziara itzuli zen azkenik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.