Franz Bopp
Franz Bopp (Mainz, Alemania, 1791 - Berlin, Alemania, 1867) hizkuntzalari alemana izan zen.
Gramatika konparatuaren sortzaileetako bat izan zen.
Biografia[aldatu]
Lehen ikasketak Ashaffenburgen egin zituen; 1812an Parisa joan zen sanskritoa ikastera.
1821ean Berlingo Unibertsitarera joan zen Wilhelm von Humboldtek deiturik (1821).
Sanskritoaren gramatika zenbaiten egilea izan zen. Boppen obra nagusia, Sanskrito, zenda, greko, latin, lituaniera, antzinako eslaviera, gotiko eta aleman hizkuntzen gramatika konparatua, sei liburukitan argitaratu zen 1833tik 1852ra bitartean. Indoeuropar hizkuntzen gramatika-formak erkatuz, bere garaiko interpretazio erromantikoetatik urrun, haien erlazio eta hastapen orokorrak atera zituen. Hori dela eta, hizkuntzalaritza modernoaren aitatzat jo izan da.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.