Wilhelm von Humboldt

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wilhelm von Humboldt.

Wilhelm von Humboldt edo jaiotzez Friedrich Wilhelm Christian Carl Ferdinand (Potsdam, 1767ko ekainaren 22a – Tegel, 1835eko apirilaren 8a) hizkuntzalari, filosofo, diplomatiko eta noble prusiarra izan zen.

Besteak beste haren herrialdeko hezkuntza sistemaren diseinatzailea izan zen, eta Humboldt-Universität izeneko Berlingo unibertsitatea sortu zuen 1810ean.

Alexander von Humboldt anaia gaztea zientzialari eta naturalista ezaguna izan zen.

[aldatu] Euskaltzalea

Hizkuntzalaritzaren arloan, bere lanik garrantzitsuenak euskara aztertzen zituenekoak izan ziren hain zuzen ere. 1799an etorri zen lehenengo aldiz Euskal Herrira, eta bi urte geroago itzuli zen. Egin zituen bidaia hauetan Juan Antonio Mogel eta Pablo Pedro Astarloa ezagutu zituen, besteak beste, eta lurraldea nolabait idealizatu zuen. Hizkuntzari dagokionez ere perfektotzat goraipatu zuen, Europako mintzairarik zaharrenen artean hartuz. Haren ikerketak eusko-iberismoa sustatu zuen

Lanen artean "Berichtigungen und Zusaetze zu Adelungs Mithridates über die kantabrische oder baskische Sprache" edo "Adelung-en Mithridates-i zuzenketak eta osaketak kantauriar edo euskal hizkuntzari buruz" (Berlin, 1817) eta "Prüfung der Untersuchungen über die Urbewohnner Hispaniens vermittelst der Vaskischen Sprache" edo "Hispaniako jatorrizko biztanleen ikerketaren azterketa euskal hizkuntzaren bidez" (Berlin, 1821) nabarmentzekoak dira.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak