Franz Josef Strauss
Franz Josef Strauss (Munich, Alemania, 1915 - Regensburg, Alemania, 1988) politikaria izan zen.
[aldatu] Bizitza
Municheko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Bigarren Mundu Gerran naziekin batera borrokatu zen, eta gerra amaitzear zegoenean aliatuek preso eraman zuten. 1945. urtean askatu ondoren, Bavariako Barne Arazoetako Ministerioan lan egin zuen. Alemaniako Batasun Sozial Kristaua (CSU) alderdiaren sortzaileetako bat izan zen, eta 1949. urtean diputatu aukeratua izan zen. 1953. urtean, berriz ere parlamenturako aukeratua izan ondoren, Adenauer kantzilerrak ministro izendatu zuen sail berezirik gabe. 1955ean Gai Atomikoetako ministro eta Defentsarako Batzordeko lehendakari aukeratua izan zen, eta hurrengo urtean kantzilerrak defentsa ministro izendatu zuen. 1962. urtean Straussek kargua utzi beharra izan zuen Der Spiegel astekariarekin izandako tirabiren ondorioz. Hala ere, alderdiaren lehendakari jarraitu zuen eta 1966. urtean Finantza ministro izendatu zuten. Hiru urte geroago Alderdi Sozial Demokratak irabazi zituen hauteskundeak, baina Straussek Bavarian ez zuen indarrik galdu, eta 1978. urtean Bavariako lehendakari aukeratu zuten, hil zen arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.