Frederiko II.a Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frederiko II.a Handia
Frederiko II.a Handia

1740ko maiatzaren 31a – 1786ko abuztuaren 17a
Aurrekoa Frederiko Gilen I.a Prusiakoa
Ondorengoa Frederiko Gilen II.a Prusiakoa
Dinastia Hohenzollern

Jaiotza 1712ko urtarrilaren 24a
Flag of the Kingdom of Prussia (1750-1801).svg Berlin, Prusia
Heriotza 1786ko abuztuaren 17a (74 urte)
Flag of the Kingdom of Prussia (1750-1801).svg Potsdam, Prusia
Ezkontidea Elisabeth Kristina Brunswick-Wolfenbüttel-Beverngoa
Senideak Aita: Frederiko Gilen I.a Prusiakoa
Ama: Sofia Dorotea Hannoverkoa
Erlijioa Kalbinista
Wappen Preußen.png

Frederiko II.a Handia (Alemanez: Friedrich II.; Berlin, 1712ko urtarrilaren 24aPotsdam, 1786ko abuztuaren 17a), Frederiko II.a Prusiakoa ere deitua, Hohenzollern dinastiako Prusiako erregea, 1740 eta 1772 artean, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko Brandenburgoko printze-hauteslea (Frederiko IV.a Brandeburgokoa) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazte zela, arteetarako zaletasuna erakutsi zuen, eta horrek Frederiko Gilen I.a bere aitarekin istiluak sortu zizkion. Heziketa militarrari ihes egin nahiak porrota ekarri zion: Küstrinen preso sartu zuten (1732), eta Katte bere laguna nola hiltzen zuten ikusi behar izan zuen. Politikatik bazterturik, administrari-lanetan eta bizitza militarrean hasi zen, eta ondoren Rheinsbergeko gazteluan bere gisara bizi ahal izan zuen, jakintsuez inguraturik (Voltaireren adiskide izan zen). Aginpidearen teoria bat landu zuen, frantsesez idatzia (Antimachiavel, 1740; Histoire de mon temps, 1746).

1740an errege egin zutenean, aitaren politika bera eraman zuen aurrera: nobleen lehentasunak zaindu zituen, eta justizia hobetzeko prestatua zuen kodea ez zen indarrean jarri. Administrari ona izan zen; Zazpi Urteko Gerra amaitzean, erresuma berriro jaso zuen.

Ekonomia merkantilista eta industria bultzatu zuen, baina betiere agintaritzatik gidaturik. Atzerriko politikan aitak ez bezala jokatu zuen: Austriaren kontra aritu zen etengabe. Austriako Erregetzarako Gerran, Silesia hartu zuen, gerra deklaratu ere egin gabe. Baina ez zuen Ingalaterra bereganatzea lortu (Westminsterreko hitzarmena, 1756), eta Zazpi Urteko Gerra hasi zuten, Prusia ia hondamendira eraman zuena. Poloniaren lehen zatiketan parte hartu zuen (1772), eta Bavariako Oinordetzarako Gerran (1779) Austriaren kontra egin zuen, haren kontra Printzeen liga sortuz (1885). Prusiaren indarra gailurrera eraman zuen, baina ahulezia handiak utzi zituen agerian; zurruntasunarena, batez ere, zentralismo eta autoritarismo gehiegizkoaren ondorio zena; horrek argi dezake, beharbada, zergatik erori zen Prusia Napoleonen mende.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Frederiko II.a Handia