Gabriel Celaya

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gabriel Zelaia bere lantokian

Gabriel Celaya[1], izen osoa gaztelaniaz Rafael Gabriel Juan Múgica Celaya Leceta Cendoya,[2] (Hernani, Gipuzkoa, 1911eko martxoaren 18a - Madril, 1991eko apirilaren 18a) gaztelaniaz idatzi zuen euskalerritar idazlea izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

1936. urtean, gerra hasi baino lehen, Gustavo Adolfo Bécquerren mendeurreneko saria eman zioten La soledad cerrada (Bakartasun itxia) poema liburuagatik (1947an argitaratua). 1927ko belaunaldiko poetekin harremanak izan bazituen ere, bera 36ko belaunaldiko poetatzat hartua izan da. «Poesia soziala» delakoaren teorizatzaile eta bultzatzaile nagusietako bat izan zen hasieran. Alegia, Celayarentzat, «poesia, mundua aldatzeko tresna da». Azken urteetan, ordea, joera horretatik aldendu eta lurrarekin, itsasoarekin eta paisaiarekin lotuago sentitzen du bere burua. Bere kezka nagusia da gizona kosmosaren barruan kokatzea. Filosofo presokratikoek eraginda, Celayak berak orfikoa deitzen duen poesia mota egin zuen, orduan. Ehun liburu inguru idatzi zituen guztira, genero guztietakoak (poesia, antzerkia, eleberria, saiakera); gainera, gaztelarazko idazle klasikoen azterketak eta gaztelaniarako itzulpenak ere egin zituen (Rimbaud, Paul Éluard, Rainer Maria Rilke). Celayaren literatura teoria ulertzeko ezinbestekoak dira saio liburuak irakurtzea: Poesía y verdad (1960), Inquisición de la poesía (1972). Hauek ditu lan nagusietako batzuk: lehena, Marea del silencio (Ixiltasunaren itsasaldia, 1935), Las cartas boca arriba (Kartak ahoz gora, 1951), Cantos Iberos (Iberiako kantuak, 1955), Baladas y decires vascos (1965, Euskal baladak eta esaerak), Cantos y mitos (Kantak eta mitoak, 1983), etab. 1990ean azken poema liburua argitaratu zuen, Orígenes, gaztelaniaz eta euskaraz. Lehentxeago argitaratu zuen Gaviota (Kaioa) argitarapen elebiduna hau ere, Celayaren obraren antologia nagusia.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Poema liburuak

  • Marea del silencio (1935)
  • La soledad cerrada (1947)
  • Movimientos elementales (1947)
  • Tranquilamente hablando (1947) (Juan de Leceta bezala sinatua)
  • Las cosas como son (1949)
  • Las cartas boca arriba (1951)
  • Lo demás es silencio (1952)
  • Cantos Íberos (1955)
  • Campos semánticos (1971)
  • Itinerario poética (1973)

[aldatu] Erreferentziak

  1. Abizena Celaya idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Zelaia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Biografía (1911 - 1929)» (Gaztelaniaz), Gabriel Celaya (Gipuzkoako Foru Aldundia), http://www.gabrielcelaya.com/biografia.php. Noiz kontsultatua: 2011-1-9 

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak