Gae Aulenti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gae Aulentik eraberritutako Orsay Museoa.

Gaetana Aulenti (jaiotzez: Gaetana Aulenti; Palazzollo della Stella, Udine, 1927ko abenduaren 4a - Milan, 2012ko azaroaren 1a), arkitekto italiarra izen zen.

1954an, Milango Politeknikoko Arkitektura Fakultatean lizentziadun bihurtu zen, eta Ernesto Nathan Rogersek zuzendutako Casabella izeneko aldizkariarekin bere elkarlana hasi zen.

Aulenti, nazioarteko arkitekturan arrasto sakon bat utzi duen emakume urrietako bat da, batzuetan polemikoa izan zena, baita antzerki eszenografia eta diseinu industrialean ere. Bere arkitektura egitasmo azpimarragarrien artean, Veneziako Palazzo Grassi eta Parisko Orsay Museoaren birmoldaketak aipatu behar dira, ondorengo enkargu ugari ekarri zizkiotenak, 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsaleko Italiako pabilioia eta Montjuïceko Jauregi Nazionalaren erreforma, gaur egun, Kataluniako Arte Museo Nazionalaren egoitza dena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gae Aulenti Aldatu lotura Wikidatan