Gaspard II.a Colignykoa
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1519ko otsailaren 16a | |
| Châtillon-sur-Loing (Frantziako erresuma) | ||
| Hil | 1572ko abuztuaren 24a | |
| Paris (Frantziako erresuma) | ||
Gaspard II.a Colignykoa (Châtillon-sur-Loing, 1519ko otsailaren 16a - Paris, 1572ko abuztuaren 24a) frantziar noble eta amirala izan zen. Frantziako Erlijio Gerretan higanoten buruzagia izan zen.
Gaspard I.a Colignykoa, Frantziako mariskalaren eta Louise Montmorencykoaren semea eta Odet Colignykoa kardinalaren anaia zen. Lehenbiziko hiru Erlijio Gerretan, eta hirugarrenean batez ere, parte hartze garrantzitsua izan zuen. 1569an, Luis I.a Borboi-Condékoa Jarnaceko guduan hil ondoren, oste higanoten buru bilakatu zen. Gerra amaitu ondoren, 1570eko hamarkadaren hasieran eragin handia izan zuen Karlos IX.a erregearengan. Besteak beste, Flandesen, espainiarren aurkako gerran, protestanteen alde esku hartzera bultzatu zuen. 1572ko abuztuaren 22an arkabuzez zauritua izan ondoren, San Bartolome gaueko sarraskiko lehenbiziko hildakoetako bat izan zen[1]