Gaston Eyskens
Wikipedia(e)tik
Gaston François Marie Eyskens (Lierre, Anberes, Belgika, 1905 - Lovaina, Belgika, 1988) Belgikako politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Lovainako unibertsitateko irakasle, diputatu demokrata-kristaua eta Finantza ministroa izan zen. 1958an, Kongo belgikarraren burujabetasunaren auziari egin behar izan zion aurre, eta parlamentua desegin zuen hiru urte geroago. Lehen Ministroa zela 1968-1972 bitartean, flandriarren eta valoien arteko gatazka konpondu nahi izan zuen deszentralizazioa eta autonomia bultzatuz, baina huts egin zuen, eta bere kargutik kendu zuten.
Idazlanak [aldatu]
Ekonomiari buruzko obrak idatzi zituen: New Yorkeko portuaren eragin ekonomikoa (1929) eta Kongo belgikarraren ekonomia egoera (1934).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.