Gdańskeko golkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 54°28′59″N 18°57′31″E / 54.48306°N 18.95861°E / 54.48306; 18.95861

Gdańskeko golkoa

Gdańskeko golkoa (polonieraz: Zatoka Gdańska; alemanez: Danziger Bucht; errusieraz: Гданьская бухта, Gdanskaïa boukhta), Gdańskeko badia ere deitua, Itsaso Baltikoren hego-ekialdean kokatutako golkoa da. Ondoko Gdańsk hiriak ematen dio izena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gdańskeko golkoak 97 kmko luzera du (ekialdetik mendebaldera) eta 64 kmko zabalera (iparraldetik hegoaldera). Iparraldean dauka sakonera handiena, 113 m. Mendebalde, hegoalde eta hego-ekialdetik Poloniak inguratzen du, eta ekialdetik Errusiako Kaliningrad oblastak.

Golkoaren barnean Puckeko badia (mendebaldean) eta Vistularen itsas aintzira (ekialdean) daude. Gdańskeko golkoan isurtzen den ibai nagusia Vistula da. Nogat, Pasłęka eta Pregolia ibaiek Vistularen itsas aintziran dute ahoa. Portu garrantzitsuenak Gdańsk, Gdynia, Sopot, Baltiysk eta Kaliningrad dira [1] .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gdańskeko golkoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Gulf of Gdańsk Encyclopædia Britannica Online, accessed July 22, 2012