Kaliningradeko oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kaliningradeko oblasta
Калининградская область

1946 – 
Oblast
Flag of Kaliningrad Oblast.svg Kaliningrad Oblast Coat of Arms 2006.svg
Kaliningrad in Russia.svg
Sorrera 1946
Hiriburua Kaliningrad
Hizkuntza(k) Errusiera
Eremua 15100 km²
Biztanleria 941873 (2010)
Ordu-eremua UTC+03:00

Kaliningradeko oblasta (errusieraz: Калининградская область; alemanez: Gebiet Kaliningrad edo Nordostpreussen, "Ipar-ekialdeko Prusia"), Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoen Errusiako subjektu federal bat da. 15.100 km²ko eremua du eta 2010ean 941.873 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Kaliningrad (lehenago Königsberg) hiria da.

Anbarraren eskualdea esan ohi zaio subjektu federal honi. Baltikoko kostaldean dago, eta Errusiatik bakartuta geografikoki; hori dela eta, barrendegitzat hartzen da. Lituania eta Poloniarekin muga egiten du, eta herrialde horiek biak Europar Batasuneko eta NATO erakundeko kideak dira. Kaliningrad antzinako Prusiako hiririk handiena eta Ekialdeko Prusiaren hiriburua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaliningradeko oblasta Aldatu lotura Wikidatan