Georges Clemenceau
| Georges Clemenceau | |
|
|
|
|---|---|
| 1906ko urriaren 25a – 1909ko uztailaren 24 | |
| Presidentea | Armand Fallières |
| Aurrekoa | Ferdinand Sarrien |
| Ondorengoa | Aristide Briand |
|
|
|
| 1917ko azaroaren 16a – 1920ko urtarrilaren 20a | |
| Presidentea | Raymond Poincaré |
| Aurrekoa | Paul Painlevé |
| Ondorengoa | Alexandre Millerand |
|
|
|
| Jaiotza | 1841eko irailaren 28a Mouilleron-en-Pareds, Vendée |
| Heriotza | 1929ko azaroaren 24a (88 urte) Paris |
| Alderdi Politikoa | Alderdi Erradikala |
| Lanbidea | Mediku, egunkari argitaratzaile |
| Web | http://musee-clemenceau.fr/ |
Georges Benjamin Clemenceau (Mouilleron-en-Pareds, 1841eko irailaren 28a - Paris, 1929ko azaroaren 24a) mediku, kazetari eta politikari frantziarra izan zen. Bi agintaldi ezberdinetan zehar Frantziako Errepublikako Lehen Ministroa izan zen (1906-1909 eta 1917-1920). Bere garaian eta bereziki Lehen Mundu Gerra jazo zenean izandako paper erabakigarriari esker "le Tigre" (Tigrea) eta "le Père-la-Victoire" (Aita Garaipena) ezizenak bereganatu zituen.
Biografia[aldatu]
Medikua zen baina politikan parte hartu zuen bigarren inperioa erori zenean (1870eko irailaren 4). Erradikalen alderdiko diputatu hautatu zuten 1871n; ezker muturreko talde bateko partaide bihurtu zen 1876an eta hainbat ministro kendu zuen aginpidetik (Gambetta, 1882; Ferry, 1885). Panamako iskanbilan esku hartu eta ingelesen aldeko agentetzat jo zuten; 1893ko hauteskundeak galdu zituen, eta ez zen 1898ra arte Frantziara itzuli (Dreyfus-en alde).
Senatari bihurtu zen 1902an eta Kontseiluburu eta Barne Ministro, berriz, 1906an. Elizaren eta Estatuaren banaketaren alde agertu zen. Gogor erantzun zien Pas-de-Calaisko meatzariei eta sozialisten etsaigoa jaso zuen. Berriz ere oposizioan zela, 1913an L´homme libre egunkaria sortu zuen (L´homme enchaîné izena jarri ziona Lehen Mundu Gerra hasi zen zentsura salatzearren). 1917an, Poincarék gobernuburu izendatu eta aliatuen gudarostearen burua Foch mariskal frantsesa izatea lortu zuen Clemenceauk. Versaillesko Bakea negoziatu ondoren (1919), errepublikako lehendakaritzarako hauteskundeak galdu zituen (1920).
Kanpo loturak[aldatu]
- Parisko Clemenceau museoa (Frantsesez)(Ingelesez)
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.