Ghetto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Varsoviako ghettoko 1943ko argazkia.

Ghetto (italierazko ghettotik, eta hau venezierazko geto hitzetik eratorria) arraza bateko edo testuinguru sozioekonomiko txiroa duten pertsonak bizi diren zonaldea da, bazterketaren egoeran normalean.

Hitza Veneziako italieratik dator, hiri hartan erabili baitzen lehenengo aldiz juduak bizi ziren auzoak izendatzeko (Ghetto Nuovo eta Ghetto Vecchio).

Judutegiak

Sakontzeko, irakurri: «Judutegi» eta «Varsoviako ghettoa»

Historikoki eta gaur egun ere juduekin lotuta erabili izan da, eta ezagunak dira Varsoviako ghettoa, Krakovia edo Budapesteko modukoak, tristeki holokaustoaren garaian egindako sarraskiengatik.

Euskal Herrian, judutegi hitza hartu izan dute euskaraz juduen bizitokiek, eta ezagunak dira Gasteiz, Lizarra edo Tuterakoak.

Bestelako ghettoak

Beste giza talde batzuek ere auzo baztertuetan bizi direnean "ghetto" hitza erabiltzen da, famatua izanda afroamerikar ugari bizi diren Harlem (New York) auzokoa.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ghetto Aldatu lotura Wikidatan