Giacomo della Porta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gesù elizaren fatxada, Jesusen Lagundiaren egoitza nagusia, Erroma
Madonna dei Monti, Erroma

Giacomo della Porta (Porlezza, Lombardia, 1533Erroma, 1602) Pizkundeko eskultore eta arkitekto italiarra. Hainbat lan ospetsutan aritu zen Erroman, Vatikanoko San Petri basilikan edo Erromako Gesù elizaren fatxadan, besteak beste.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Della Porta nació Porlezzan jaio zen, Lombardian. Michelangeloren laguntzaile izan zen, eta Vignolaren ikasle. Beraz, mi maisu hauen eragina jaso zuen. 1563.etik aurrera, Michelangeloren planoak erabiliz, hiriburuko espazio irekien berreraiketan aritu zen: Kapitolo mendian, eta senatu jauregian.

1573an Vignola hil zela, Gesu elizaren eraiketa bere gain hartu zien, eta 1584an fatxada eraldatu zuen diseinu berri batez. 1573tik San Pedro Basilikaren berreraiketa gidatu zuen, eta ondoren, Domenico Fontanarekin, kupula amaitu zuen.

Della Portak XVI. mendeko erromatar iturri gehienak amaitu zituen, Neptunokoa eta Mairuarena barne.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oratorio del SS. Crocifisso (1562-1568)
  • Gesù eliza (1571-1575)
  • Iturria Palazzo Borghese-n (1573)
  • Iturriak Piazza Colonna-n (1574)
  • Iturri txikiak Piazza Navona-n (1574)
  • Iturri bat Piazza della Rotonda-n
  • Palazzo Senatorio (1573-1602)
  • Palazzo della Sapienza (1578-1602)
  • Palazzo Capizucchi (1580)
  • Santa Maria dei Monti eliza( 1580)
  • Sant'Atanasio dei Greci eliza (1581)
  • San Luigi dei Francesi elizaren fatxada (1589)
  • Fontana delle Tartarughe (1584)
  • Santa Maria Scala Coeli eliza
  • Palazzo Marescotti (1585)
  • Palazzo Serlupi (1585)
  • Trinità dei Monti eliza (1586)
  • Iturria Piazza alli Monti-n (1589)
  • San Petri basilikaren kupula (1588-90)
  • Santa Maria in Campitelli plazako iturriak (1589)
  • Iturriak SS. Venanzio e Ansovino elizaren parean (1589)
  • Fontana della Terrina (1590)
  • Palazzo Fani (1598)
  • San Paolo alle Tre Fontane eliza (1599)
  • San Nicolò in Carcere eliza (1599)
  • Palazzo Albertoni Spinola (1600)
  • Villa Aldobrandini (1600-02), Frascati herrian
  • Aldobrandini kapera (1600-02) Santa Maria sopra Minerva elizan
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giacomo della Porta Aldatu lotura Wikidatan