Giovanni Falcone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Giovanni Falcone (Palermo, Sizilia, Italia, 1939 - Sizilia, 1992) italiar magistratua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siziliako familia burges bateko semea zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen, eta 1964an Siziliako Lentini herrian epaile jarri zen. Trapani herrian ere magistratu izan ondoren, Palermora bidali zuten, eta han hasi zen mafia ikertzen zuten taldeekin lanean, besteak beste, Carlo Alberto dalla Chiesa, Italiako krimenaren aurkako borrokarako buruarekin, eta Rocco Chinnici, Palermoko magistratuarekin; mafiak hil zituen biak 1982 eta 1983an. 1886an, Falconek mafiari buruzko txosten bat idatzi zuen, eta horrekin eta Tomasso Buscetta mafioso damutuaren laguntzarekin, mafiako familien aurkako prozesu luze bati hasiera eman zion: mafiako 338 kide auzipetu zituen. Hala ere, politika-munduko jendeak mafiarekin zerikusia zuela-eta, arazoak izaten hasi zen goi-mailako mafiosoen aurkako lanean. Arazoa hamaika aldiz salatu eta auzitegiz aldatzea eskatu zuen arren, ez zioten eskaria onartu, eta 1989an Palermoko fiskal izendatu zuten. Urte hartan bertan atentatu bat izan zuen, baina kaltegabe atera zen. 1991n Erromara aldatu zuten, kartzela-auzietako zuzendari nagusi gisa, eta estatuko fiskaltzan sartzekotan zegoen, 1992an bere emaztea eta biak Siziliako errepide batean atentatuz hil zituztenean. Hil baino egun batzuk lehenago Cosa Nostrako gauzak liburua argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Falcone Aldatu lotura Wikidatan