Giuseppe Sarti
Wikipedia(e)tik
Giuseppe Sarti (Faenza, Italia, 1729 - Berlin, Alemania, 1802) italiar musikagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Giovanni Battista Martiniren ikasle izan zen Bolonian. 1748-1750. urteetan Faenzako katedraleko organista izan zen. 1751. urtean lehen opera estreinatu zuen, Pompeo in Armenia. 1755-1765 eta 1768-1775 urteetan Kopenhageko gorteko musika-zuzendaria izan zen. 1784an Katalina Handiak San Petersburgoko gorteko musikagile izendatu zuen, eta geroago, Potemkin printzearen eta Paulo enperadorearen musikagile izan zen.
Operak idatzi zituen, batez ere, baita eliz musika ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.