Luigi Cherubini
Wikipedia(e)tik
Luigi Cherubiniren erretratua, Jean Auguste Dominique Ingres.
Luigi Cherubini (Florentzia, Italia, 1760 - Paris, Frantzia, 1842) italiar musikagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Parisa joan aurretik (1787), Italiako iparraldeko antzoki garrantzitsuenentzat idatzi zuen. Parisko kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten (1822-1841). Ospe handia lortu zuen Europa guztian. Kalitate handiko obrak egin zituen: operak (Elisa, Medea, Pigmalion), erlijio-musika (Meza la nagusian), ganbera-musika, bi himno eta hainbat melodia.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.