Gokuren beste istorioa! Lau izarreko bola da bere adorearen froga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gokuren beste istorioa! Lau izarreko bola da bere adorearen froga
Datuak
Jatorrizko izenburua Gokū Gaiden! Yūki no akashi wa Sì Xīngqiú
Izenburua euskaraz Gokuren beste istorioa! Lau izarreko bola da bere adorearen froga
Urtea 1997
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shōnen
Herrialdea  Japonia
Iraupena 53 min
Banatzailea Toei Animation
Zuzendaria
Osamu Kasai
Ekoizleak
Yoshihiro Ueda, Hidehiko Kadota
Gidoilariak
Atsushi Maekawa
Musikagileak
Akihito Tokunaga
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Gokuren beste istorioa! Lau izarreko bola da bere adorearen froga (jatorrizko japonieraz 悟空外伝! 勇気の証しは四星球 Gokū Gaiden! Yūki no akashi wa Sì Xīngqiú), Dragoi Bola GT anime-aren atal berezia da, 40 eta 41 atalen artean emandakoa eta ez da euskaratua izan, izenburua japonierazko izenburuaren itzulpena da. Gazteleraz Dragon Ball GT: 100 años después izenburua hartu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ume garaitua izan zenetik 100 urte igaro dira, Z gerlarien artetik bizirik gelditzen den bakarra Pan da, orain bere iloba Son Goku Jr.-ekin bizi den adineko amama delarik. Pan iloba entrenatzen saiatzen da indartsua bihurtu dadin, baina badirudi gure mutila ez duela saiyen burruka dohainak oinordetu, adibidez, egun baten ikastolako matoi batzuk Goku Jr. jostailu bezala erabiltzen duen boligrafoa lapurtzen diote. azken honek inongo erresistentzia jarri barik. Hori jakiterakoan, Pan-en haserrea hain da handia, non bihotzeko bat ematen dio eta ospitalera eramateko beharra dute. Orduan Goku Jr. bere amamak hainbeste hitz egiten duten Dragoi Bolen bila doa, desioa bezala dragoiari amamaren sendaketa eskatzeko, horrela Paoz mendirako bidaiari hasiera ematen dio, bere herenaitonaren etxola hor baitago. Bidaian Puck-ekin aurkitu eta Goku Jr. laguntzea erabakitzen du.

Paoz mendira heltzean otso-talde batek erasotzen diete, Puck jateko zorian dagoenean neska batek salbatzen du, bere etxera eramanez eta bazkaria prestatuz. Neska hau Mamba izeneko deabrua bat dela jabetzen dira, bere helburua haiek jatea dela izanik. Korrikaz ihes egiten dute zubi batetik pasatuz, Puck problemarik gabe igarotzen du baina Goku jr. zubiaren erdian dagoelarik apurtzen hasten da, Puck laguntzen saiatu baina amildegitik jausten da, eta Goku Jr. mendiko irtengune batera. Ondoren Goku Jr. bere bideari ekiten dio Getto izeneko deabruaren aurkituz, azken honek hartz-kume bat jaten saiatzen ari da, baina Goku Jr. defendatu eta irabaztea lortzen du bere ezkutuko indarra ateraz. Bere herenaitonaren etxera heltzear dagoelarik, Goku Jr. berriz ere deabru batek erasotzen du, Yōmaō basurde erraldoia, baina Goku Jr., guztiz sumindurik, Super Saiya bilakatzen da behingoz eta problemarik gabe menperatzen du.

Txabolara heltzean 4 izarretako dragoi bola aurkitzen dute, Goku txikia zenean eramandakoa, aurkitutakoan etxolatik atera eta Shenron deitzen saiatzen da, baina dragoia ez agertuz, Goku Jr. itxaropena galduz joatear dago, momentu hartan Goku agertu eta dragoia agertzeko 7 dragoi bolak bildu behar direla azaltzen dio. Ondoren, Goku Jr. bere hereniloba, gerlari indartsu bat bihurtzeko promesa egiten du, Goku bezala. Handik gutxira, Pan eta bere desagertutako laguna, Puck, agertzen dira helikopteroz bere iloba erreskatatzeko eta Goku Jr. eskerrak emateko aukera izan baino lehen, Goku desagertzen da.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puck[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puck (jatorrizko japonieraz パック Pakku), Goku Jr.-ren ikastola berdinera doan harroputz edo matoia da, Paoz mendira joan ostean bere jokabidea aldatu eta Goku Jr.-en laguna bihurtzen da, etorkizuneko Arte martzialen txapelketan Pan alboan agertzen da filma honen gertaeren ondoren.

Getto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getto (jatorrizko japoniera ゲットー Gettō) Mamba eta Rakkaru-ren narrasti itxurako kidea da.

Mamba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mamba (jatorrizko japoniera マンバ Manba) Getto eta Rakkaru-ren kidea da, bere ilea arma bezala erabili dezake.

Rakkaru[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rakkaru (jatorrizko japoniera ラッカル) Mamba eta Getto-ren oilo itxurako kidea da.

Yōmaō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yōmaō (jatorrizko japoniera 妖魔王 ) Paoz mendiko kideen buruzagia den basurdea da, bere eskuak arma ezberdinetan eraldatu ditzake.