Super gatazka munduan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Super gatazka munduan
Datuak
Jatorrizko izenburua Chikyū marugoto chōkessen
Izenburua euskaraz Super gatazka munduan
Urtea 1990
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shōnen
Herrialdea  Japonia
Iraupena 60 min
Banatzailea Toei Animation
Zuzendaria
Daisuke Nishio
Ekoizleak
Chiaki Imada, Tamio Kojima
Gidoilariak
Takao Koyama (gidoia), Akira Toriyama (historia)
Musikagileak
Shunsuke Kikuchi
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Super gatazka munduan (jatorrizko japonieraz 地球まるごと超決戦 Chikyū marugoto chōkessen), Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 6. filma da, Dragoi Bola Z-ko 3. 1990eko Uztailaren 7an estreinatu zen. Filma euskaratua izan da. Gazteleraz La Super Batalla izenburua hartu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Oolong, Gohan, Bulma eta Krilin kanpin egun eguzkitsu baten dauden bitartean, espazio-ontzi bat lur hartzen du haiek zeuden basoan, sute bat sortaraziz, hala ere Krilin eta Gohan-i esker sutea itzaltzea lortzen dute. Hemen Gohan-ek bere maskota kutunena ezagutzen du, Dragoiluze, bere bizilekua zen basoko hondamenetik salbabatu baitzuen. Zorigaitz hau konpontzeko asmoz Dragoi Bolak biltzeari ekiten diote, basoa bere lehengo itxurara buleta dadin. Etxera bueltatzerakoan Chichi ez dago batere pozik Son Gohan-ekin, bere ikasketak alde batera uzten ari baititu eta dragoiarekin denbora gutxiago egotea nahi du.

Espazio ontzitak Turles irtetzen da, Goku-ren oso antzekoa den saiya, Freezer Vegeta planeta suntsipenetik libratu eta bizirik iraun zuena. Turles bere indar bereziak ditu: Rakasei, Cacao, Lesn, Amond eta Daizu. Turles bere indar neurgailuari esker Goku Lurran dagoela badaki eta bizitzaren zuhaitza (jatorrizko japonieraz 神精樹 Shinseiju) landatzen du, bere ezaugarria planetaren energia osoa xurgatu duelarik. Zuhaitza indarrez hazten da eta bere fruitua Lurretik xurgaturiko energiatik dator, jaten duenaren indarra bortizki handituz. Kaito Goku eta Z gerlariak abisatzen ditu Turles eta bere jarraitzaileen aurka burruka daitezen, horrela Gohan, Krilin, Satan Txiki, Yamcha, Ten Shin Han eta Chaoz Turles-en indar bereziak zailtasun batzuekin menperatzen dituzte.

Ondoren Goku Turles-en aurka lehiatzen da borroka latz batean, Turles indartsua da oso, horregatik Son Goku Genkidama energia bola osatzen du Lurreko animalia eta landareen indarrarekin, baina bere ekimenez porrot egiten du, Lurreko energia gehiena xurgatua izan baita eta animaliak hil zorian baitaude, momentu horretan Goku-k konortea berreskuratuz bizitzaren zuhaitzaren energia hartu eta Turles behin eta betiko akabatzen du, Lurra bere energia guztia berreskuratuz.

Personaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turles[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Turles

Bere kontura planetak konkistatzen dituen saiya da. Bere itxura ia-ia Goku-ren berdina da, baina azala apur bat ilunagoa izanda, honen arrazoia, haren azalpenaren arabera, biek behe mailako gerlariak izanik, fenotipo gutxi (itxura fiskoaren aldaerak) dituzte. Berak konkistatuko planeta bakoitzean hazi bat landatzen zuten bizitzaren arbola edo zuhaitz sakratua bertan haziz, eta zuhaitzaren fruituak jatean bere borroka-indarra gehituz joan zen.

Turles Lurrera etortzen da bere zuhaitz sakratuaren hazia landatzeko. Lurraren energia xurgatua izaten denean, Goku eta beste Z gerlariek Turles eta bere jarraitzaileen kontra borrokatzera dihoaz. Borroka latz baten ondoren, non Gohan Ozaru bihurtu eta Goku bere isatsa mozteko beharrean izan ondoren, amaieran Turles Goku-k garaitzen du zuhaitz sakratuaren energiaz osaturiko Genkidama-ri esker.

Horren ostean Saiyak suntsitzeko plana OVAn agertzen da, Gohan Kame Hame Ha baten ondorioz suntsitua izanik.

Bere izena ingeleseko letxuga hitzaren anagrama da, (jatorrizko japonieraz Lettuce レタス Letasu).

Amond[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amond (jatorrizko japonieraz アモンド Amondo) Turles-en aginduetara dagoen estralurtarra da, gizaki altu eta gihartsu baten itxura du, baina azala laranja eta ilea ardo gorri kolorekoa duena, Zaabon erabiltzen duen orrazkera berdinarekin. Krilin-en kontra burrukatu eta garaitu egiten du, baina horren ostean Goku-k menperatzen du. Bere izena ingeleseko almendra hitzaren deformazioa da (jatorrizko japonieraz Almond アーモンド Āmondo).

Daizu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizu (jatorrizko japonieraz ダイーズ Daīzu) Turles-en aginduetara dagoen estralurtarra da, gizaki gihartsu baten itxura dauka, eta ile urdin-marroizka du. Bitan burrukatzen da Goku-ren aurka, bitan garaitua izanez. Bere izena ingeleseko soja hitzaren deformazioa da (jatorrizko japonieraz Daizu 大豆).

Cacao[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cacao (jatorrizko japonieraz カカオ Kakao) Turles-en aginduetara dagoen estralurtarra da, larrosa koloreko gorputz eta zilarrezko armadura duena. Yamcha-ren kontra lehiatu eta garaitzen du, baina azkenean Goku-k suntsitzen du. Bere izena Kakao fruituaren izenetik dator.

Lesn & Rakasei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesn (jatorrizko japonieraz レズン Lezun) eta (jatorrizko japonieraz Rakasei ラカセイ) Turles-en aginduetara dauden bi estralurtar dira, gorputz bakar baten bateratu daitezken tamaina txikiko bi biki dira, Ginyu indar berezien Gurdo-ren antzekoak dira, baina begi estrak gabe. Ten Shin Han eta Chaoz-en kontra burrukatu eta garaitzen dituzte, baina horren ondoren Goku-k suntsituko ditu. Lesn-en izena japonierazko dilista hitzaren anagrama da (jatorrizko japonieraz Lens レンズ豆 Lenzu), bere bikiarena Kakahuete japonierazko hitzaren deformazioa da (jatorrizko japonieraz Rakkasei 落花生).

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irekitze abestia (opening)

  • CHA-LA HEAD-CHA-LA - Hironobu Kageyamak konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "Marugoto" (jatorrizko japonieraz まるごと) - Hironobu Kageyama eta Ammyk konposaturikoa