Boteretsuenaren bidean
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Saikyō e no Michi | |
| Izenburua euskaraz | Boteretsuenaren bidean | |
| Urtea | 1996 | |
| Generoa | Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shōnen | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 80 min | |
| Banatzailea | Toei Animation | |
| Zuzendaria | ||
| Shigeyasu Yamauchi | ||
| Ekoizleak | ||
| Tan Takaiwa, Tsutomu Tomari | ||
| Gidoilariak | ||
| Aya Matsui (gidoia), Akira Toriyama (historia) | ||
| Musikagileak | ||
| Akito Tokunaga | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| japoniera | ||
Boteretsuenaren bidean (jatorrizko japonieraz 最強への道 Saikyō e no Michi), Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 17. filma da, nahizta Dragoi Bola Zko filmen ostean egina izan arren, kronologikoki Dragoi Bolako denboran gertatzen da, 4. filma izanik. 1996ko Martxoaren 2an estreinatu zen. Filma ez da euskaratua izan eta gazteleraz El camino hacia el más fuerte izenburua hartu zuen.
Seriearen 10. urtemuga ospatzeko egin zen, Dragoi Bolako istorioa hasieratik Zapi Gorridun Armadaren bukaerararte era ezberdin eta alternatibo batean kontatuz, hobekuntza grafikoen bitartez.
[aldatu] Argumentua
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Kondaira baten arabera 7 Dragoi Bola daude Lurretik sakabanaturik, haiek biltzea lortzen duena nahi duen desioa eskatu ahalko dio Shenron-i. Hau jakinik, Bulma izeneko neskatxa bat Dragoi Radar bat asmatzen du dragoi bolen posizioa aurkitzeko eta hauek biltzean mutil-lagun guapo bat eskatzeko. 7 dragoi boletik bat Goku dauka, oso indartsua den mutiko hau Bulma bere bilaketan laguntzea erabakitzen du.
Hala ere, bere bidaia arriskuz betea dago, basamortuko lapurrak aurka, Yamcha, eraldaketarako gaitasuna duen txerria, Oolong eta Zapi Gorridun Armada osoaren kontra borrokatu beharko baita, azken hauek ere dragoi bolak bildu nahi dituzte mundua bereganatzeko. Zapi gorridun armadaren kontra borrokatzen den bitartean, Super 8 izeneko bihotz oneko robota ezagutzen du, baina suntsitua izango da, azken gertaera hau gure lagun Son Goku haserretu eta armada osoa menderatzen du, ostean, zazpi dragoi bolak bildu eta Super 8 berpiztea eskatzen dio desio bezala dragoiari.
[aldatu] Pertsonaiak
[aldatu] Musika
Izte abestia (ending)
- "DAN DAN Kokoro Hikarete ku" (jatorrizko japonieraz DAN DAN 心魅かれてく) Field of Viewk konposaturikoa
|
|||||||||||