Suaren borroka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suaren borroka
Datuak
Jatorrizko izenburua Moetsukiro!! Nessen - Ressen - Chōgekisen
Izenburua euskaraz Suaren borroka
Urtea 1993
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shōnen
Herrialdea  Japonia
Iraupena 70 min
Banatzailea Toei Animation
Zuzendaria
Shigeyasu Yamauchi
Ekoizleak
Chiaki Imada, Yoshio Anzai
Gidoilariak
Takao Koyama (gidoia), Akira Toriyama (historia)
Musikagileak
Shunsuke Kikuchi
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Suaren borroka (jatorrizko japonieraz 燃えつきろ!!熱戦・烈戦・超激戦 Moetsukiro!! Nessen - Ressen - Chōgekisen), Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 11. filma da, Dragoi Bola Z-ko 8. 1993ko Martxoaren 6n estreinatu zen. Film honen arrakastararen ondorioz, bi jarraipen egin ziren: Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik eta Super mutilaren porrota!! Irabaz dezakeen bakarra naiz. Filma euskaratua izan da. Gazteleraz Estalla el duelo izenburua hartu zuen.


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Super Saiya ezezagun batek hegoaldeko galaxia suntsitutakoan, iparraldeko galaxiako norantza hartzen du, ondorioz kaito Son Goku-ri laguntza eskatzen dio. Bilaketa hasi bezain laster espazio-ontzi bat lurreratzen da. Espazio-untziaren barrutik Paragus Saiya irtetzen da, Vegeta planetaren, Saiyen jatorrizko planetaren, suntsiketatik azken momentuan ihes egitea lortu zuen Saiya, Freezer-k planeta guztiz txikitzea lortu baino lehen. Hark Vegeta printzeari beste planeta batetako buruzagia izateko eskaera luzatzen dio, oinordekotasunaren arabera bera baita saiyen printzea.

Etorkizunetik etorritako Trunks-ek mesfidati jarraitzen du bere aita espazio-ontzi barrura, Son Gohan, Krilin, Dortoka maisua eta Oolong besteak bezala barrura datoz. Son Goku-k super saiyaren aura sentitzen du eta bat-bateko leku-aldaketa-ren bidez zuzenenean Vegeta planeta berrian agertzen da. Handik gutxira dana Vegeta-rentzako tranpa bat izan dela jabetzen dira: Paragus eta Broly bere semea langile esklabuak dituzte eta meteorito batek aukeratutako planetarekin talka egingo du epe laburrean. Paragus Vegeta hil nahi du mendekuz, bere aitak Broly jaio-berria akatzeko agindua eman baitzuen, bere burruka-indar izugarriarengatik.

Orduan Son Gokuk Broly kondairako super saiya dela konturatzen da. Broly-k Goku ikustean bere haurtzaroa gogorarazten dio: Bai Broly-k bai Goku-k batera zeuden Vegeta planetako zehazkan eta Goku-ren negarrek Broly guztiz sumintzen zuten, bere burruka-indarra areagotuz. Broly-ren indarra hain da handia, non ber aitak dispositibo berezia erabiltzen du bere semearen botorea blokeatzeko, tamalez behin Goku ikustean bere diadema berezia apurtzeko gai da, bere indar guztia asketuz. Broly-k beste saiyan guztien kontra burrukatzen hasten da, errazki irabaziz, ez Goku, ezta Vegeta ere, ez dira gai berari aurre egiteko. Gure lagunek dauden egoera lazgarrian ikusita, Son Goku-ri bere indar guztia igarotzea erabakitzen dute (Vegeta-ren zalantza handiak ostean) eta Broly garaitzea lortzen du. Meteoritoa talka egin baino lehen Son Goku bere lagunak hartu eta bat-bateko leku-aldaketari esker Lurrera bueltatzen dira.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Broly[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Broly

Paragus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Paragus

Paragus (jatorrizko japonieraz パラガス Paragasu) Vegeta planetan jaiotako saiya da, Broly-ren aita. Vegeta errregeak Broly-ren indar izugarria ikustean bere hilketa agintzen du, Paragus-ek defenditzen saiatu baina biek baztertuak dira, hilzorian, leku urrun batean. Freezer Vegeta planeta suntsitzean, Broly-k, jaioberria izan arren, bere aita salbatzen du Ki ezkutu bat sortzen du biak salbatuz.

Hurrengo urtetan, Broly-ren sarraskeriak ikustean, Paragus bere semea gelditzen saiatu zen, baina porrot eginez, diadema eta besoko bat sortuko dituen zientifiko bat bilatzen du, bere semearen boterea kontrolatzeko. Broly bere aginduetara egonez, beste planeta batzuk esklabu bihurtzen hasten da, beranduago Vegeta planeta berrira bidaltzeko, Vegeta gairai zitzaten. Planeta berri hau bere inperio berriaren basea izango zen, baina geroago Vegeta suntsitzeko erabiltzea erabakitzen du kometa Gumorie (jatorrizko japonieraz グモリー彗星 Gumorī Suisei) hurbiltzen denean.

Burruka astean, Paragus diademari esker ber semea kontrolatu zezakeen, baina Broly blokeoa apurtzeko gai denean planetatik Broly barik ihes egiteko saiakera egiten du, baina azken honek espazio-ontzi bakar batean aurkitzen du, berau txikituz, beraz, bere semarengandik akabatua izango da.

Bere izenaren jatorria ingelesetik dator Asparagus, hau da, esparragoa.

Angol & Mois[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angol eta Mois (jatorrizko japonieraz アンゴル & モア Angoru & Moa) Paragus-en bi jarraitzaile dira. Beraien izenak Nostradamus-en iragarpenetik datozte. (jatorrizko japonieraz Angolmois アンゴルモア Angorumoa).

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irekitze abestia (opening)

  • "CHA-LA HEAD-CHA-LA" Hironobu Kageyamak konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "Burning Fight ~Nessen - Ressen - Chōgekisen~" (jatorrizko japonieraz バーニング・ファイト-熱戦・烈戦・超激戦-) Hironobu Kageyama eta Yukak konposaturikoa