Etsairik indartsuenak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etsairik indartsuenak
Jatorria
Argitaratze-data1991
IzenburuaドラゴンボールZ とびっきりの最強対最強
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, film komikoa eta abenturazko filma
Iraupena47 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDragon Ball (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mitsuo Hashimoto
Gidoigilea(k)Takao Koyama
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaShinichi Fukumitsu (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaShunsuke Kikuchi
Argazki-zuzendariaMasatoshi Fukui (en) Itzuli

IMDB: tt1125254 Filmaffinity: 461232 Allocine: 147999 Allmovie: v260449 Netlix: 70003400Edit the value on Wikidata

Etsairik indartsuenak (japonieraz: とびっきりの最強対最強 Tobikkiri no saikyō tai saikyō?) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 8. filma da, Dragoi Bola Z-ko 5. 1991ko uztailaren 20n estreinatu zuten. Filma euskaratua izan da. Gazteleraz Los mejores rivales izenburua hartu zuen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Goku eta gure lagunak egun eguzkitsu baten mendian dauden bitartean, Coola-ren soldaduak agertzen dira beraien aurka borrokatzeko asmoarekin. Haien aurka lehiatu eta irabazteko gai den bakarra Goku da, baina une hartan Coola agertu eta Gohan erasotzen du, Goku bere ahalegin guztiak eginez ekiditeko, nahiz eta bere bizitza arriskatu. Gohan indaba miragarrien bila doa bere aita sendatu dadin Dragoiluzeren laguntzaz. Gohan Karinen Dorrera heltzen da babarrun horiek lortzeko, tamalez Karin ez dago prest hauek emateko Son Gohan-ek Karin dorrea hasieratik igo ez baitu, hala eta guztiz ere eta bere maisuaren aginduari uko eginez Yagi-k Gohan-i indaba miragarriez beteriko poltsa bat ematen dio.

Orduan Gohan bere aitarengana doa bueltan, dragoiluze oso nekatua dagoela ikusirik, Gohan-ek indaba miragarri bat ematen dio berau indarberrituz baina desiraturiko baino indar handiago emanez, Coola-ren soldaduak biak detektatuz. Gohan arriskuan dagoelarik, Satan Txiki bere laguntzan agertzen da eta denak garaitzen ditu Thouser ezik. Satan Txikik Thouser-ren kontra borrokatzen ari den bitartean Gohan indaba miragarriak bere aitari eramaten saiatzen da, baina momentu horretan Coola agertu eta Satan Txiki menperatzen du Thouser Gohan-en segidan jartzen ahalbidetuz. Thouser-ek indabadun poltsa suntsitzen du, Krilin haren kontra dijoa baina errazki garaitua da. Orduan Yagi-k lehen emandako indaba miragarri estra batez gogoratzen da eta Goku-ri emateko gai da.

Goku-k bere indarra berreskuratzen du eta Coola-ri eraso egiten dio borroka benetan latza hasiz momentu horretan. Minutu batzuen ostean Coola Goku-ri Freezer bere anaia zuen gaitasun berdina erakusten dio bere azken transformazioa erakutsiz. Bere gorputz osoa handitu eta indartu egiten da, bere ahoa estali eta adar batzuk irteten zaizkio burutik, eraldaketa honekin Goku ase lasai garaitzeko gai da.

Sekulako jipoia pairatu ostean eta lurrean etzanda dagoelarik, bere lagunak Coola eta bere soldaduengandik jasotako kolpeak gogorarazten ditu eta konortea galtzear dagoelarik hiltzear zegoen txori bat agertzen da bere alboan, Goku-k kontu handiz bere eskuekin hartzen ditu eta guztiz sumintzen da Super Saiya bilakatuz. Bere eraldaketaren aura txori txikia sendatu eta hegaz doa, bitartean Coola-k guztiz txundituta gelditzen da Goku-k jasandako jipoiaren ostean altxatzeko gai dela ikusirik. Segituan Goku-k Coola-ren kontra berriz ere borrokan hasten da sekulako astindua emanez, orduan Coola bere etsipenaren poderioz Goku momentu batean despistatu eta Death Ball erraldoi bat sortzen du Goku eta Lurra bera ere suntsitzeko xedearekin. Bola Gokuren kontra jaurti eta Goku-k ahalegin handiz eskuekin gelditzen saiatzen da, Coola-k irabazi duela pentsatuz, Goku-k bere azkeneko indarrekin bola altxatzeko gai da eta bola horren kontrako Kame Hame Ha baten bidez jaurtikitzen dio Coola-ri bueltan, Eguzkiaren aurka bete-betean joz eta guztiz suntsituz.

Indar guztiak erabili ondoren Goku guztiz nekatuta dago, bat-batean Coola-ren bizirik iraun duen soldadu bakarra, Thouser, agertzen da Goku eta bere lagunak hiltzeko asmoarekin. Hala ere energia-kolpe bakar batez Satan Txikik menperatzen du.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Coola»

Thouser[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thouser (jatorrizko japonieraz サウザー Sauzā), Salza edo Saucer ere deiturikoa, Coola-ren eskuadroiaren (jatorrizko japonieraz クウラ機甲戦隊 Kūra kikō sentai) buruzagia da. Bera eta beste bi soldaduen eginkizuna Goku aurkitzea zen Coola hil zezan, Freezer, Coola-ren anaia, hiltzeagatik. Bere indarra handia da, baita beste soldaduekin konparatuz gero, eta Gohan indaba miragarriak bere aitari eramatea eragotzi nahi zuen kosta ala kosta. Gohan Goku-ri indabak ematear dagoenean ki energia kolpe batez suntsitzen ditu indabak. Behin Goku Super Saiya bilakatu denenean Thouser bortizki jaurtikia da Goku-ren indarren ondorioz, arroka batzuen kontra talka eginez. Coola suntsitua izan denean berriz ere agertzen da danak akabatzeko ideiarekin, baina momentu hortan Satan Txiki Makankōsappō teknikarekin hiltzen du.

Bere izena japonieraz jateko ongailu Thousand Islands hitzaren deformaziotik サウザンアイランド Sauzan Airando) dator.

Naise[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naise (jatorrizko japonieraz ネイズ Neizu) Coola gerlari eskuadroiaren soldadua da, (jatorrizko japonieraz クウラ機甲戦隊 Kūra kikō sentai). Bere izena japonieraz maionesa hitzaren deformaziotik マヨネーズ Mayonēzu) dator. Gorri kolorekoa da.

Dore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dore (jatorrizko japonieraz ドーレ Dōre) Coola gerlari eskuadroiaren soldadua da, Gohan segika dagoen bitartean Satan Txikik urrunetik ki eraso bat jaurtitzen dio guzitz suntsituz. Bere izena japonieraz jateko ongailu Dressing hitzaren deformaziotik (Dressing ドレッシング Doresshingu) dator. Berde kolorekoa da.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irekitze abestia (opening)

  • "CHA-LA HEAD-CHA-LA" Hironobu Kageyamak konposaturikoa.

Izte abestia (ending)

  • "Tobikkiri no Saikyō tai Saikyō!" (jatorrizko japonieraz とびっきりの最強対最強) Hironobu Kageyama eta Ammyk konposaturikoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]