Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik
Datuak
Jatorrizko izenburua Kiken na futari! Super senshi wa nemurenai
Izenburua euskaraz Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik
Urtea 1993
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shōnen
Herrialdea  Japonia
Iraupena 52 min
Banatzailea Toei Animation
Zuzendaria
Shigeyasu Yamauchi
Gidoilariak
Takao Koyama (gidoia), Akira Toriyama (historia)
Musikagileak
Shunsuke Kikuchi
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik (jatorrizko japonieraz 危険なふたり!超戦士はねむれない Kiken na futari! Super senshi wa nemurenai), Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 13. filma da, Dragoi Bola Z-ko 10. 1993ko Martxoaren 12an estreinatu zen. Filme hau Suaren borroka-ren jarraipena da. Filme hau ez da euskaratua izan, izenburu hau titulu japoniarretik itzuli da. Gazteleraz El regreso de Broly izenburua hartu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorio honetan larri zaurituriko Broly, kondairako super-saiya, aurkitzen dugu berriz ere. Neo Vegeta planetan Goku-rengatik menperatua izanda burruka latza baten ostean, ozta-ozta ihes egitea lortzen du espazio-ontzi batean eta Lurrera heltzen da zauriz betea. Bertan laku batean izoztuta gelditzen da 7 urtez. Bitartean, Videl, Goten eta Trunks-ek Dragoi Bolak biltzen ari dira herri txiki batera ailegatzen direnean. Herria munstro batengatik mehatxatua dago, problema konpontzeko, Natade herriko txamana giza-sakrifizio bat egin behar dela dio, bertako neskatxa bat hartuz. Beranduago Goten negarrez hasten da Videl-ek emandako txaplasteko baten ondorioz, nagarrak Broly esnarazten du, bere haurtzaroan entzundako Goku-ren negarrak direlakoan. Broly esnatu eta Goten eta Trunks aurka burrukatzen da, problemarik gabe garaituz. Ondoren Gohan agertzen da eta Super Saiyan bihurtu arren ez da Broly menperatzeko gai (seguraski bere entrenamendu faltagatik), orduan, Goku dragoi bolen bidez deitzea bururatzen zaie. Amaieran, Broly eraso bortitz baten aurrean, Gohan, Goten eta azken momentuan agertzen den Goku Oyako Kame Hame Ha baten bidez Broly behin eta betiko menperatzea lortzen dute.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natade-ko txamana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko txamana, neska bat sakrifikatzeko gai dena munstroa nola menderatu ez baitaki. Super mutilaren porrota!! Irabaz dezakeen bakarra naiz filman laburki agertu zen.

Coco[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coco (jatorrizko japonieraz ココ Koko) Natade herriko neskatxa txiki bat da, Videl, Goten eta Trunks agertu ez balira, mendiko jainkora sakrifikatua izango zena.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irekitze abestia (opening)

  • "WE GOTTA POWER" Hironobu Kageyamak konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "Kiseki no Big Fight" (jatorrizko japonieraz 奇跡のビッグファイト Kiseki no Biggu Faito) Hironobu Kageyamak konposaturikoa