Super mutilaren porrota!! Irabaz dezakeen bakarra naiz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Super mutilaren porrota!! Irabaz dezakeen bakarra naiz
Datuak
Jatorrizko izenburua Super senshi gekiha!Katsu no wa ore da
Izenburua euskaraz Super mutilaren porrota!! Irabaz dezakeen bakarra naiz
Urtea 1994
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shōnen
Herrialdea  Japonia
Iraupena 46 min
Banatzailea Toei Animation
Zuzendaria
Yoshihiro Ueda
Gidoilariak
Takao Koyama (gidoia), Akira Toriyama (historia)
Musikagileak
Shunsuke Kikuchi
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Super mutilaren porrota!! Irabaz dezakeen bakarra naiz (jatorrizko japonieraz 超戦士撃破!!勝つのはオレだ Super senshi gekiha!Katsu no wa ore da), Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 14. filma da, Dragoi Bola Z-ko 11. 1994ko Ekainaren 28ean estreinatu zen. Filme hau Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik-ren jarraipena da. Filme hau ez da euskaratua izan, izenburua titulu japoniarretik itzuli da. Gazteleraz El combate definitivo izenburua hartu zuen.


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Zibor 18k Arte Martzialen 25. Txapelketa-ren dirua Satan Jauna-ri kobratzen ari zion bitartean, azken honek Menmen-en bisita jaso zuen, Jager Butta-ren bizkartzaina. Jager Butta Satan jaunaren aintzinako arerioa zen eta Korie doktoreak sorturiko bio-gerlari-en aurka lehiatzeko desafioa helarazten dio. Satan jaunari ongi deritzo, baina berarekin dagoen #18-k ez dio bakarrik joaten utzi nahi, ihes egin eta berarekin dituen zorrak ordainduko ez dituelakoan, beraz berakin doa, jakin barik Goten eta Trunks ere ezkutaturik datozela.

Handik gutxira Jager Butta-ren gazteluan, bere aspaldiko arerioak bio-gerlari batzuk bidaltzen ditu haren kontra, baina errazki menperatuak dira Satan jaunaren ustezko ikasleengandik: #18 eta bi umeak. Hau ikusirik eta amore emateko inongo asmorik gabe, Korie doktorearen sorkuntza handiena bidaltzen du: Bio-Broly, aurreko istorioko Chamán de Natade-ko txamanak aurkitutako Broly-ren odolarekin sortutako bio-gerlaria. Baina aktibatua izan bezain laster Bio-Broly-k bere onetik aterata kontrola galtzen du eta bio-gerlariak sortzeko erabiltzen zen gai kimikoa askatzen da. Gai kimikoa materia organiko guztia xurgatzen du, pozoitsua izatetik aparte.

Sustantzia kimikoa edonondik dariola, #18, Goten eta Trunks Bio-Broly-ren aurka burrukatzen dira, azken honen indarra besteena baino askoz handiagoa izanik, bitartean Satan jauna itsasora korrika dijoa, orduan Goten ondorio garrantzitsu batetaz ohartzen da: Gai kimikoa urarekin kontaktuan sartuz gero, guztiz gogortzen da, bere arriskua galduz. Jende guztia leku seguru batean jarri ostean, Goten, Krilin eta Trunks-ek Kame Hame Ha bateratua igortzen dute itsasoaren aurka, ondorioz ura nonnahi barreiatu eta gai kimikoak eraldaturiko objektu guztiak bere aurreko egoerara itzultzen dira. Bapatean Broly erraldoi baten ateratzen da itsasotik, gure lagunak isutuz, baina segituan hondar bihurtu eta Goten eta Trunks-engandik guztiz suntsitua da. Bitartean Satan jaunak itsasotik ateratzeko eskaera egiten dio #18-ri, baina honek diru gehiago eskatzen dio dagoeneko zor zionaren gain.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jager Butta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jager Butta (jatorrizko japonieraz ジャガー・バッタ Jagā Batta) Satan Jaunaren aitzinako arerioa zen, 6. kurtsoan zeudenean menperatutakoa, hortik aurrera arte martzialak utzi zituen. Bere aitaren baroi noblezia-titulua jaso zuen, bere gazteluaz gain, bere aberastasun guztia Satani ospea kentzeko erabili zuen, horretatako Korie doktorea eta Nain kontratatu zituen bio-gerlariak sortu zitzaten. Bere izena Jagai Butter patata gurinarekin esan nahi du.

Menmen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menmen (jatorrizko japonieraz メンメン) Jager Butta-ren bizkartzaina da.

Korie doktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korie doktorea (jatorrizko japonieraz コリー博士 Korī hakase) bio-gerlarien sortzailea izan zen.

Nain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nain (jatorrizko japonieraz ナイン) Korie doktorearen laguntzailea.

Bio-gerlariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bio-gerlariak (jatorrizko japonieraz バイオ戦士|Bio senshi) Kori doktoreak sortutako giza itxurako gerlari batzuk dira.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irekitze abestia (opening)

  • "WE GOTTA POWER" Hironobu Kageyamak konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "Dragon Power ∞" (jatorrizko japonieraz ドラゴンパワー∞ Doragon Pawa Mugendai) Hironobu Kageyamal konposaturikoa