Dragoiaren eztanda!! Ez badu Gokuk egiten, nork egingo du?

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ez badu Gokuk egiten, nork egingo du?
Datuak
Jatorrizko izenburua Ryūken Bakuhatsu!! Gokū ga yaraneba dare ga yaru
Izenburua euskaraz Ez badu Gokuk egiten, nork egingo du?
Urtea 1995
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shōnen
Herrialdea  Japonia
Iraupena 50 min
Banatzailea Toei Animation
Zuzendaria
Mitsuo Hashimoto
Gidoilariak
Takao Koyama (gidoia), Akira Toriyama (historia)
Musikagileak
Shunsuke Kikuchi
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Dragoiaren eztanda!! Ez badu Gokuk egiten, nork egingo du? (jatorrizko japonieraz 龍拳爆発!!悟空がやらねば誰がやる Ryūken Bakuhatsu!! Gokū ga yaraneba dare ga yaru), Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 16. filma da, Dragoi Bola Z-ko 13. eta azkena. 1995ko Uztailaren 15ean estreinatu zen. Filme hau ez da euskaratua izan, izenburua titulu japoniarretik itzuli da. Gazteleraz El ataque del dragón izenburua hartu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Satan City-ko hirian Gohan eta Videlek Hoi izeneko agure arraro bat heriotzatik salbatzen dute. Honek musika-kaxa bat oparitzen die esker-onez, bertan Conats planetaren heroi zahar bat gatibu dagoela ziurtatuz. Gohan eta Videl 7 Dragoi Bolak biltzen dituzte kutxa magikoa irekitzeko desio bezala eskatuz. Bertatik Tapion irtetzen da, berehala ihes eginez eta akats handi bat egin dutela eragotziz. Trunks liluratuta geratzen da gure heroiarekin eta haren laguna izaten saiatzen da janaria eramanez. Gau hartan Hildegarn-en behe-zatia agertu eta hiria erasotzen du, Gohan eta Videl-ek aurre egiten diote desagertu arte. Bitartean Tapion-en barruan giltzapetuko Hildegarn-en goi-zatia bere beste erdiarekin biltzen saiatzen da, hori lortzeko, Hoi-ek zigilu mantentzen duen Okarina eskuratzeko ahalegina egiten du, lortu barik. Bulmak musika-kutxaren teknologian oinarritutako logela bat eraikitzen du, hala ere bi zatien arteko erakarpena handiegia da eta munstroa batzea lortzen du.

Goku, Gohan, Goten, eta baita Vegeta ere aurre egiten saiatzen dira, ezer gutxi lortuz. Orduan Goten eta Trunk bateratu egiten dira Gotrunks Super Saiya 3. mailan, hasieran irabazi dutela dirudi, baina Hildegarn bere barneko arrautza-oskoletik irten eta indar are handiagoaz erasotzen die, kolpe bakar batez bateraketa hautsiz. Saiya guztiak menderatuak dira banaka-banaka, munstroaren abiadura handia bere abantaila garrantzitsua izanik. Bakar-bakarrik erasotzean da zaurgarria. Gohan, goten eta trunks zaurituak ikustean, munstroa berau harrapatu eta eraikin baten kontra jaurtitzen du. Videl, Gohan defenditzen saiatuz, menderatua da ere. Ikuspegi honen aurrean Tapion-ek Hildegarn bere barnean giltzaperatzea erabakitzen du, ostean Trunks-eri berau akatzea eskatuz, horrela munstroa hilko delakoan. Hala ere Trunks-ek ez du lortzen eta munstroa berriz ere askatzen da, Tapionen gorputza ez baitzegoen gaitua munstruo osoa bere barne edukitzeko. Goku, besteak ezer gutxi lortu dutela ikusterakoan, Super Saiya 3 eraldatzen da eta Ryūken teknikari esker (dragoiaren ukabilkada) Hildergarn suntsitzea lortzen du.

Bulma Tapion-i denbora makina ematen dio iraganera itzul dadin bere anaiarekin biltzeko. Trunks nahiko triste dirudi, baina Bulmak esaten dio denbora-makina duten bitartean nahi aina bisitatu ahal duela. Abiatu baino lehen, Tapion-ek bere ezpata Trunks-eri ematen dio.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildegarn[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildegarn (jatorrizko japonieraz ヒルデガーン Hirudegān) Conuts planetako azti batzuk sortutako munstro bat zen, bitan zatitu eta giltzapetua izan zen, Minoshia eta Tapion-en okarinei esker. 1000 urte igaro ondoren, Hoi Minoshia-ren barnean giltzapetutako zatia askatzea lortzen du eta Lurrera joan zen Tapion-en barnekoarekin berdina egitearen nahian. Bertan askatua izan eta Goku-rengandik suntsitua izango da dragoiaren ukabilkadarekin.

Hoi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoi (jatorrizko japonieraz ホイ ) duela 1000 urteko azti bat zen, bere aztitaldearekin Conuts planeta, galaxiaren hegoaldean, suntsitzea saiatu zutena, horretarako beraiek sortutako deabru bat sortu zuten, Hildegarn izenekoa, baina Tapion eta bere anai txikiak bitan moztu ondoren musika-kutxa batean giltzaperatua izan zen. 1000 urte igaran ondoren bi zatiak berriro ere batu zituen deabrua berpizteko, baina Hildegarn berau hil zuen.

Minoshia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minoshia (jatorrizko japonieraz ミノシア ) Conuts-eko gazte normal bat zen Hoi bezalako azti batzuk bere planetara Hildegarn munstroa sortzera joan ziren arte. Bera eta bere anaiak monstrua okarina batzuk joz lasaitzen zuten bitartean monje batek munstroa bitan moztu zuen. Hildegarn-en goi-zatia bere anaiaren gorputzan gatibu gelditu zen eta behe-zatia berean. Biek unibertsoaren urrutira bidaliak izan zituzten. 1000 urteren buruan, Minoshia aurkitua eta Hildegarn-etik akabatua izan zen.

Tapion[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tapion (jatorrizko japonieraz タピオン ) Conuts-eko gazte normal bat zen Hoi bezalako azti batzuk bere planetara Hildegarn munstroa sortzera joan ziren arte. Bere aintzinako istorioa Minoshia-ren berdina da. Tapion Lurran bukatu zuen eta dragoi bolei esker askatua izan zen. Pertsonai hau Link Zelda bideojokoan oinarritua dago, biek ezpata eta okarina erabiltzen baitute.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izte abestia (ending)

  • Ore ga yerenarakya dare ga yaru (jatorrizko japonieraz 俺がやらなきゃ誰がやる ) Hironobu Kageyama konposaturikoa.