Gunma (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gunma prefetura
群馬県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Maebashi
Eskualdea Kantō
Map of Japan with highlight on 10 Gunma prefecture.svg
Azalera
6.363,16 km²
Biztanleria
Dentsitatea
2.024.135 (2005)
316,24 bizt/km²
Uhartea Honshu

Gunma prefetura (群馬県 Gunma-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Maebashi da.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Aztarna paleolitiko ugari aurkitu dira lurraldean. 1946an, Kasakake herrian, Iwajukun, kultura paleolitiko baten aztarnak aurkitu ziren, Japonian aurkitu diren lehenengoak.

Antzina, gaur egun Gunma prefeturaren lurraldea Kozuke probintzia izan zen.

Lehenengo zeta-fabrika modernoak Annakan eraiki ziren 1870eko hamarkadan, italiarren eta frantsesen laguntzaz.

Geografia [aldatu]

Kantō lautadako ipar-mendebaldeko muturrean dago. Prefeturak ez du kostalderik, eta aski menditsua da, erdialdean eta hego-ekialdean izan ezik, biztanle gehienak bizi diren partean, hain zuzen. Iparraldean Niigata eta Fukushima prefeturak ditu mugakide, eta Tochigi ekialdean. Mendebaldean, Nagano, eta, hegoaldean, Saitama.

Prefeturako ibai nagusiak Tone, Agatsuma eta Karasu dira.

Hiriak [aldatu]

Gunma prefeturako mapa

Herriak [aldatu]

Higashiagatsuma
Kusatsu
Naganohara
Nakanojō
Takayama
Tsumagoi
Kanra
Nanmoku
Shimonita
Shintō
Yoshioka
Chiyoda
Itakura
Meiwa
Ōizumi
Ōra
Tamamura
Kanna
Ueno
Katashina
Kawaba
Minakami
Shōwa

Ekonomia [aldatu]

Gunmako industria modernoen artean aipatzekoak dira garraio-ekipamenduaren eta ekipo elektrikoen industriak; gehienak Maebashi hiriburuan daude, bai eta Tokiotik gertuen dagoen eskualdean ere, ekialdean. Ōta hiriari industriak eman dio ospea, bertan baitago Subaru automobil-industria. Industria tradizional nagusia zeta-harren haztegiak dira.

Kanpo loturak [aldatu]