Tochigi (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tochigi prefetura
栃木県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Utsunomiya
Eskualdea Kantō
Map of Japan with highlight on 09 Tochigi prefecture.svg
Azalera
6.408,28 km²
Biztanleria
Dentsitatea
2.016.631 (2005)
313,86 bizt/km²
Uhartea Honshu

Tochigi prefetura (栃木県 Tochigi-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Utsunomiya da. Bertan dago Motegiko auto- eta motor-zirkuitua, nazioarteko txapelketetan erabilia. Eta bertako Nikkō hirian, tenplo budista eta xintoismoaren santutegi ospetsuak daude, Unescok gizateriaren ondare izendatuak.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Meiji Berrezarkuntza baino lehen, Tochigiren izena Shimotsuke probintzia zen. XIX. mendearen bukaeran prefeturak ezarri zirenean, Tochigi hirian ezarri zen prefeturaren hiriburua, 1873an, Utsunomiya eta Tochigi prefeturak batu zirenean. Gero, 1884an, hiriburua Utsunomiyara aldatua izan zen.

Geografia [aldatu]

Kantō eskualdeko iparraldean dago. Haren prefetura mugakideak hauek dira: Ibaraki, Gunma, Saitama eta Fukushima. Klima heze epela du, oro har, baina tenperatura nabarmen aldatzen da aro batetik bestera. Neguak lehorrak izaten dira, haizetsuak, eta neguak, berriz, hezeak eta ekaitz ugarikoak.

Hiriak [aldatu]

Kegon ur-jauziak Nikkōn

Herriak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Tochigi (prefetura)