Halti
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Garaiera | 1328 m | |||
| Gailurra | 1324 m | |||
| Koordenatuak | 68°18′46″N 21°17′06″E / 68.31278°N 21.285°EKoordenatuak: 68°18′46″N 21°17′06″E / 68.31278°N 21.285°E | |||
| Mendilerroa | Eskandinaviako mendiak | |||
| Ohiko bidea | Norvegiatik | |||
Halti mendixka (iparraldeko Samieraz: Haldi; finlandieraz: Haltitunturi), Finlandiako mendirik altuena da, 1.328 metroko altuerarekin. Tunturia (isolaturik dagoen mendixka), Norvegia eta Finlandia herrialdeen arteko mugan dago, baina tontorra (Ráisduattarháldi), Norvegiaren aldean gelditzen da; Finlandian dagoen punturik altuena 1.316 metrokoa da, Ridnitsohkka izenekoa eta Enontekiöko udalerrian dagoena [1].
Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotz beldurtiak, jatunak, leming bizkorrak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [2].
Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
| Enontekiöko mendixka garrantzitsuenak | ||
|---|---|---|
|
Ailakkavaara • Halti • Ounas • Peeravaara • Pyhäkero • Ridnitšohkka • Ropivaara • Saana • Saivaara • Termisvaara |
||