Eskandinaviako Alpeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskandinaviako Alpeak

Eskandinaviako Alpeak edo Eskandinaviako mendiak[1] (suedieraz Skanderna, Fjällen edo Kölen; norvegieraz Kjølen, azken biak euskaraz "gila" esan nahi dutenak), Eskandinavia penintsula zeharkatzen duen mendilerroa da. Mendilerroaren mendebaldeko aldeak, Ipar Itsasoan itota, munduan famatuak diren Norvegiako fjordak sortzen ditu.

Geologikoki Eskandinaviako Alpeek Eskoziako mendiekin, Irlandako mendiekin eta, Ozeano Atlantikoa zeharkatuta, Ipar Amerikako Apalatxeekin lotura dute. Geologoen arabera, Pangea antzinako superkontinentea hautsi baino lehen denak Kaledoniako mendien zatiak ziren, historiako mendikaterik handiena.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskandinaviako Alpeak hiru taldetan banatu daitezke:

  • Kjølen, Suedia eta Norvegia banatzen dituztenak.
  • Dofrineak Norvegiaren erdian daudenak,
  • Tulianoak, hegoaldean daudenak.

Mendi altuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2469 m Galdhøpiggen (Oppland)
  2. 2465 m Glittertind (Oppland)
  3. 2405 m Store Skagastølstind (Sogn og Fjordane)
  4. 2387 m Store Styggedalstinden (Sogn og Fjordane)
  5. 2373 m Skarstind (Oppland)
  6. 2369 m Vesle Galdhøpiggen (Oppland)
  7. 2368 m Surtningssue (Oppland)
  8. 2366 m Store Memurutinden (Oppland)
  9. 2351 m Jervvasstind (Oppland)
  10. 2348 m Sentraltind (Oppland)

Suedian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2104 m Kebnekaise (Lappland)
  2. 2097 m Kebnekaise Nordtoppen (Lappland)
  3. 2089 m Sarektjåkka Stortoppen (Lappland)
  4. 2076 m Kaskasatjåkka (Lappland)
  5. 2056 m Sarektjåkka (Lappland)
  6. 2043 m Kaskasapakte (Lappland)
  7. 2023 m Sarektjåkka Sydtoppen (Lappland)
  8. 2016 m Akka Stortoppen (Lappland)
  9. 2010 m Akka Nordvästtoppen (Lappland)
  10. 2010 m Sarektjåkka Buchttoppen (Lappland)
  11. 2005 m Pårtetjåkka (Lappland)
  12. 2002 m Palkatjåkka (Lappland)

Finlandia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1,328 m Halti (Lappi/Finnmark)
  2. 1,317 m Ridnitsohkka (Lappi)
  3. 1,280 m Kiedditsohkka (Lappi)
  4. 1,240 m Kovddoskaisi (Lappi)
  5. 1,239 m Ruvdnaoaivi (Lappi)
  6. 1,180 m Loassonibba (Lappi)
  7. 1,150 m Urtasvaara (Lappi)
  8. 1,144 m Kahperusvaarat (Lappi)
  9. 1,130 m Aldorassa (Lappi)
  10. 1,100 m Kieddoaivi (Lappi)

65°00′N 14°00′E / 65.000°N 14.000°E / 65.000; 14.000

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskandinaviako Alpeak Aldatu lotura Wikidatan