Hastein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hastein (baita Haesten, Hæsten, Hæstenn, Hæsting[1] edo Alsting[2] ere) IX. mendeko buruzagi bikingoa izan zen.

Bere bizitzaren pasadizoek historia eta kondaira uztartzen dituzte. Björn Järnsidarekin batera, Ragnar Lodbrok bere aitaren (agian aitatzako) espedizioak jarraitu zituen. 859an Iberiar Penintsulako iparraldeko kostaldea arpilatu zuen, tartean Euskal Herria. Iruñeko Erresuma eraso eta gero, Gartzia Eneko bahitu zuen eta iruindarrek bahisaria handia ordaindu behar izan zuten. 860. urtean,Hasteinek Mediterraneoraino ailegatu zen eta Gibraltar arpilatu ondoren, Frantziako hegoaldean dagoen Camarguen eman zuten negua. Handik Pisa, Sizilia eta iparraldeko Afrikarako bidea hartu zuten[3]. Itzulbidean Gibraltarko itsasartea zeharkatzean, Niebla inguruan, Hastein omeiatar armadak menderatua izan zen eta su grekoaren ondorioz 40 itsasontzi galdu zituen. Hala ere, 20 itsasontzi mantentzea eta Loirara itzultzea lortu zituen.

Bretainian geratu zen frankoek eskualdea eraso arte. Handik Ingalaterrara pasa zen non 892an Alfredo Handia borrokatu zuen. Ordurako zaharra bazen ere[4], bere armadak Gales eta Ingalaterra osoa arpilatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   PASE Index of Persons, The Prosopography of Anglo-Saxon England Database Project (2005): Hæsten 1, http://eagle.cch.kcl.ac.uk:8080/pase/DisplayPerson.jsp?personKey=-13389&pr5=1#pr5 .
  2.   Jones, Aled (2003), Transactions of the Royal Historical Society: Sixth Series, Cambridge University Press, 24. orrialdea, ISBN 05-218-3076-1 .
  3.   Haywood, John (1995), The Penguin Historical Atlas of the Viking, Penguin Books, 58-59. orrialdeak, ISBN 0-14-051328-0 .
  4.   Stenton, F. M. (1971), Anglo-Saxon England (3.. argitaraldia), Oxford: Oxford University Press, ISBN 978-0-19-280139-5 .