Hegoaldeko Bug
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Ukraina | |||||
| Luzera | 806 km | |||||
| Arroa | 63700 km² | |||||
| Emaria | Aleksandrovkan: 110 m³/s | |||||
| Iturburua | Podolia | |||||
| Ibai ahoa | Itsaso Beltza | |||||
Hegoaldeko Bug[1] (ukraineraz: Південний Буг, translit. Pivdennyi Buh; errusieraz:Ю́жный Буг, translit. juzhni bug) Ukrainako hego-mendebaldeko ibaia da. 806 kmko luzerarekin herrialdeko hirugarren ibairik luzeena da.
Geografia [aldatu]
Podoliako goi-ordokian du sorburua, Khmelnytskytik 90 km mendebaldera. Khmelnytsky, Vinnitsia, Kirovohrad, Odesa eta Mykolaiveko oblastak zeharkatu ondoren, Otxakivetik hurbil Itsaso Beltzera isurtzen da, Dnieper-Bug estuarioa eratuz[2]. 806 kmko luzera eta 63.700 km²-ko arroa ditu.
Zeharkatzen dituen hiri handienak Khmelnytsky, Vinnytsia, Pervomaisk eta Mykolaiv dira.
Hidrologia [aldatu]
Hegoaldeko Bugen emaria Aleksandrovkan, itsasoratu baino 245 km lehenago, 20 urtez neurtua izan da[3]. Ikertutako arroa 46.200km²-koa da (arro osoaren %72). Urteko batez besteko emaria 110 m³ segundokoa da. Emari handiena martxoan du (258,5 m³/s) eta txikiena abuztuan (66,3 m³/s).
Hegoaldeko Bug ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Aleksandrovkan (Ukraina) neurtuak
Datuak: 1965 eta 1984 artean

Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Exonimia (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak) Euskaltzaindia.net
- ↑ The river Southern Bug Ua-traveling.com
- ↑ GRDC: Bug Basin. Station: Aleksandrovka