Henrike Lehoia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrike Lehoia

Saxoniako eta Bavariako dukea, 1139-1180 eta 1156-1180 bitarteko urteetan (Ravensburg, 1129 - Brunswick, 1195). Welf edo Guelfoen familiakoa zen, Henrike Harroaren semea. Frederiko I.a Bizar-Gorria Germaniako enperadoreak Bavariako dukerria aitortu zion. Municheko hiria sortu zuen 1158an, eta eslaviarren aurka borrokatu zen. Frederiko Bizar-Gorriarekin Italiako Gerrara joan nahi izan ez zuela eta (1176), Germaniako enperadoreak dukerriak kendu eta Brunswick eta Lüneburgeko hiriak besterik ez zizkion utzi (1181). Alferrik saiatu zen dukerri haiek berreskuratzen. Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren aita izan zen.

Erreferentziak [aldatu]